Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/07/31

EGIBARREK DIO "ELKAR BANATUTAKO SUBIROTASUNERA HELTZEKO, AURRETIK EUSKAL HERRIA SUBIRANOA IZAN BEHARKO LITZATEKELA"

rss Ezagutzera eman
Eusko Alderdi Jeltzalearen 110. urteurrenean, Joseba Egibarrek gogoratu zuzen, alderdiaren mendeurrenean Euzkadi Buru Batzarrak egindako juramentua. Zin egin zuten dokumentuak EAJ/PNVren oinarri dogmatikoak batzen ditu, eta adierazi zuen azken hauek gogoan izatea garrantzitsua dela aurkezten zaizkigun erronka berriei aurre egin ahal izateko.
 
EAJko legebiltzar taldearen bozeramaleak juramentuko 2. puntuari hel egin zion, ondorioztatzeko elkar banatutako subiranotasun bat lortzeko, aldez aurretik Euskal Herriak subiranoa izan beharko lukeela. Subirano diren herri bik, erabaki, elkar banatu eta kontratatu dezakete, aldiz bata subiranoa ez den kasuan, gaitza izaten da, eta euskaldunok ez gara jaioak izan inoren menpeko izateko, azpimarratu zuen.

Egibarrek azpimarratu zuen, ateak behin eta berriz ixten zaizkionean negoziaketa bati, Madrilek Estatutu Politiko Berriarekin egin berri duen moduan, bi aukera soilik geratzen direla: bata makurtu eta sasi-paktuak bilatu eta bigarrena subiranotasun osorantz joatea, independentzia barne, nahiz eta azken hau aztertu beharko den interesagarria den ala ez.

IRAk armak usteko hartutako erabakiaren inguruan, birmarkatu zuen, inozokeria litzatekeela ETAk gauza bera egin beharko lukeela esatea. Argi eta garbi utzi zuen, IRAren erabakia Britainiarren aldetik Ipar Irlandaren autodeterminazio eskubidearen onartzearen ondorio bat izan dela, eta galdera bota zuen, ea non ote zegoen espainiar gobernuaren partetik, euskaldunok gure etorkizuna askatasun osoz eta demokratikoki erabakitzeko eskubidearen onarpena.

Adierazpen hauek alde batera utzita, beste zenbait ideia babestu zituen; ETAk armak utzi behar dituela euskal gizarteak eskatzen diolako, gizarte honek eskatzen diona egin behar duela, eta ez, gizarte honen estrategia, beraien ustez defenditzen duten gizartearen estrategia, beraiek derrigortzen duten erritmora egokitzea beraien gabeziak estali nahian.

Egibarrek Euskal Herriarentzako autodeterminazio eskubidea berreskatu zuen, esanez herriei dagokiela eta ez gizarteei. Ondoren galdetu zuen, ea zergatik izan behar den hain txarra Euskadirentzat subiranotasun osoa, Espainiarentzat, Frantziarentzat eta Alemaniarentzat ona denean.

EAJko bozeramaleak adierazpen hauek egin zituen, Mutrikun EAJ/PNV ren urteurrena ospatzeko urtero egiten den ekitaldian. Bertaratu ziren, beste askoren artean, Euzkadi Buru Batzarreko presidente ohia den Xabier Arzalluz jauna, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri eta EBBko burukide den Markel Olano.