Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/11/04

EUSKAL PROPOSAMENAK, EUSKAL HERRIAREN ERABAKITZEKO DUEN ESKUBIDEAZ HITZ EGITEN DU, KATALUNIAKOAK FINANTZIAZIOAZ.

GBBko presidenteak era honetara laburbildu du bi proposamen hauen arteko ezberdintasuna. Bere ustez, euskal herriko proposamenak gai “kualitatiboak” lantzen ditu, kataluniakoa ordea, gai “kuantitatiboetan” oinarritzen da.

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar GBBko presidenteak adierazi du ezberdintasun adierazgarria dagoela Estatutu Politiko Berriaren proposamenaren eta Kataluniako estatut-aren erreforma proiektuaren artean. Lehendabizikoaren gunea, Euskal Herriaren izaeran eta erabakitzeko duen eskubidean oinarritzen da, aldiz Kataluniakoa finantziazio arazoan. Hau da, euskal proposamenak alde “kualitatiboak” lantzen ditu, Kataluniakoak aldiz, alde “kuantitatiboak”.
 
Estatut-ean “nazio” hitza sartzearen inguruan sorturiko eztabaida dela eta Joseba Egibarren ustez “eztabaida nominalista” hutsa da, “Zapaterok ez dauka nazio hitza kendu beharrik, lehendabiziko artikulua eta hurrengoak irakurtzea besterik ez dago ikusteko nola erabat disolbatua geratzen den kontzeptu hori”.
 
EAJ-PNVko Legebiltzarreko bozeramealeak metafora bat erabili du bi proposamenen arteko ezberdintasunak azaltzeko orduan. “ Otsailaren 1ean Lehendakariak defendatu zuen proposamenak lokomotora bati buruz hitz egiten du, hau da, Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidea;eta lokomotora horrek atzetik bagoiak ditu, hau da, autogobernuaren botere alorrak, konpetentziak halegia. Baina lehenbizi lokomotora bat dago, Euskal herria eta bere erabakitzeko eskubidea, eta elkarbizitza esparruaren eskeintza. Kataluniako Estatutu proiektuan ez dago lokomotorarik, gehienez bagoiak daude”
 
Egibarren ustez PSOEk “alor kuantitatiboaren” esparruan mugitzeko ahalmena dauka, baina “kualitatiboa, ezta ikutu ere”.
 
Eusko Legebiltzarrean autogobernu batzorde berri bat osatzeari buruz esan du ez dela beste komisio berririk egongo, hori aurreko legegintzaldian egin baitzen, eta hango lanen ondorioz gehiengo absolutuz onartutako proiektu bat plazaratu zen, “legezkotasun eta zilegitasun osoa” duena. Era berean, azpimarratu du proiektuak inoiz baino gaurkotasun handiagoa duela, normalizazio mahai bat osatzen baldin bada proiektuaren muinari heldu beharko diolako, hau da hitzaurrean eta atariko tituluan agertzen denari: Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidea. Joseba Egibar erabat ziur dago “leheneago edo geroago” Espainiako Gobernuak mahai batean eseri beharko duela gai hauek aztertzeko, “euskal gatazka” deiturikoa konpondu nahi badu behintzat.
 
GBBko presidenteak adierazpen hauek egin ditu gaur goizean Onda Vasca irratiari eskeinitako elkarrizketa batetan