Juan Mari Atutxa  Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Gorka Knörr  eta Kontxi Bilbao Mahaikideen abokatuek, Nekane Bolado Atutxa kasurako instrukzio-egileari zuzendutako idazkia igorri dute. Bertan, largeste askea eskatzen dute eta Marc Carrillo, Javier Pérez Royo eta Jose Antonio Gonzalez Casanova, Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunen txostenak eskaintzen dituzte. Azken hauek, eskabide honekiko adostasuna adierazten dute eta baieztatu egiten dute ezin dela Auzitegi Gorenak SA desegiteko agindua bete, Ganberaren Araudia urratu gabe.

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/11/22

ABOKATUEK ATUTXAREN KASUA AUZIETATIK ATERATZEA ETA ERRUGABEKOTZAT JOTEA ESKATU DUTE

Juan Mari Atutxa  Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Gorka Knörr  eta Kontxi Bilbao Mahaikideen abokatuek, Nekane Bolado Atutxa kasurako instrukzio-egileari zuzendutako idazkia igorri dute. Bertan, largeste askea eskatzen dute eta Marc Carrillo, Javier Pérez Royo eta Jose Antonio Gonzalez Casanova, Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunen txostenak eskaintzen dituzte. Azken hauek, eskabide honekiko adostasuna adierazten dute eta baieztatu egiten dute ezin dela Auzitegi Gorenak SA desegiteko agindua bete, Ganberaren Araudia urratu gabe.

rss Ezagutzera eman

Idazkian, Atutxa, Knörr eta Bilbaoren defentsak gogoratu egiten du kausa amaitutzat jotzea eskatu zuela, eginbideei jarraipena ematean  “legebiltzarkideen ukiezintasuna“ urratzen duela gogoratuz. Testuan, Salak  ukiezintasun eskubidearen muina osatzen duten bozketa eta iritzietatik eratorritako ekintzak epaitzeko, jurisdikziorik ez duela esaten jarraitzen du eta, beraz, largespen askea eskatzen du  ekintzak  delitutzat  hartzen ez direlako.


Testuan eta defentsako abokatuek eskatu bezala, Zuzenbide Konstituzionaleko hiru katedradunen ebazpenak eskaintzen dira. Hauetan,  ekintzak aztertzen dira eta  ematen diren ondorioak  “zehatzak eta sendoak“ dira abokatuen iritziz eta  “gainerako frogekin batera, largespen eskarirako oinarritzat  har daitezke”.


Txostenetan, hiru katedradunek adierazten dutenez, ezinezkoa da Auzitegi Gorenak agindu bezala SA legebiltzar taldea desegitea Euskal Legebiltzarraren araudia urratu gabe, eta ikertutako ekintzak ezin dira desobeditze delitutzat  hartu.