Prentsa Aretoa
2023/03/09
EAJ-PNVk berriro eskatu dio Osasun Ministerioari osasun arloko profesionalen defizit larria arintzeko neurriak har ditzala
Elena Lete legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzak prestakuntza-eskaintza bermatzeko dituen “mugak” deitoratu ditu. “Ministerioa da eskuduna. Presaz jokatzen ez badugu, langile eskasia areagotu egingo da”
“Osasun publikoa Ongizate Estatuaren gotorleku nagusietako bat da. Eta osasun publikoaren barruan, lehen mailako arreta, sisteman sartzeko atea izateaz gain, laguntza unibertsala eta ekitatiboa bermatzeko eta, horrela, pertsona guztien osasunak hobera egin dezan lortzeko zutabea da”. Hala eta guztiz ere, Elena Lete jeltzaleak esan duenez, familia medikuntzako eta erizaintzako espezialitateak gutxietsita daude, eta guztion betebeharra izango da horiei prestigioa ematea. “Eusko Jaurlaritza ahalegin guztiak egiten ari da konponbideak aurkitzeko, bere eskumenen barruan dagoen guztia. Baina mugak ditu prestakuntza-eskaintza bermatua izateko”. Hala, azaldu du Ministerioak zehazten dituela, azken buruan, MIR plazen kopurua, akreditazio-epeak, administrazio-prozedurak edo irakaskuntza-unitateak egiaztatzeko baldintzak. Eskumenik ez izateak gure erantzuteko gaitasuna baldintzatzen ari dela esan du. “Ez diogu larritasun-maila bat kentzen daukagun arazoari”.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVk Carolina Darias ministroari eskatu dio lehen mailako arretako profesionalen gabeziari irtenbidea emateko beharrezkoak diren neurriak berehala har ditzala. “Lehenik eta behin, urgentzia eta larrialdietako espezialitatearen sorreraz hitz egin dugu, Europar Batasuneko 22 herrialdek egin duten bezala. Era berean, premien eta prestakuntzaren arteko egokitzapena proposatzen dugu, irakaskuntza-unitateak egiaztatzeko baldintzak berrikustea, gure irakaskuntza-gaitasuna handitzeko malgutasun handiagoa egotea eta, horrela, lanpostu gehiago eskaini ahal izatea. MIR plaza gehiago eta unibertsitatean plaza gehiago. Ministerioaren mahai gainean denbora daramaten gaiak dira, eta premiazko arazo hori arintzeko neurri eraginkorrak izango lirateke”, laburbildu duenez. Letek erkidegoekin hitz egiteko eskatu dio ministerioari, akordio guneak sortzeko, “aurrerapenak are handiagoak izango baitira”.
Eusko Jaurlaritza abian jartzen ari den jarduerak defendatu ditu Letek, eta lehen mailako arretarekiko konpromisoa eztabaidaezina dela ziurtatu du. “Kontzientzia-hartze honek eragina izan du aurrekontu-hazkundean ere: biztanleko gastu handiagoa, inbertsio gehiago, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa ziurtatzeko LEPak, egonkortze-prozesuak, kontratuak MIRa amaitu bezain laster… Gainera, ondo ordaindutako kontratuak dira, ia pertsonalizatuak eta etorkizunerako aukerak dituztenak. Aurten, Euskadik errekor berria lortu du eskainitako MIR plazen kopuruari dagokionez. Gaituta gauden plaza guztiak atera dira. 519 plaza, 400 medikuntzan”, amaitu du.
Itxaron-zerrendak
Elena Letek, halaber, zuzentzat jo ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak itxaron-zerrendak murrizteko egindako optimizazio-planak, Covid-19aren pandemiak osasun-sisteman eragindako tentsioaren ondorioz. "Ebidentzia bat da pandemiaren datuak, pozgarriak izan arren, itxaron zerrendei dagokienez oraindik ez direla berreskuratu. Hala ere, gobernu honen ahaleginaren eta lanaren helburua 2019an euskal herritarrek zituzten itxaronaldietara itzultzea da", esan du.
Hala, ordezkari jeltzaleak helburu horren funtsezko elementu gisa lehenetsi du Eusko Jaurlaritzaren optimizazio-plana, itxaron-zerrenda kirurgikoak, arreta espezializatukoak eta proba diagnostikoak aztertuko dituelako, osasun-sistema optimizatuko duten ondorio teknikoak argi eta garbi zehazteko. "Gure ustez, hori da emaitzak lortzeko modurik onena, teknikariek inolako apriorismorik gabe lan egin dezaten eta itxaron-zerrenden egoera hobetuko duten irtenbideak beraiek proposa ditzaten, hori baita egin eta konpondu nahi dugun benetako arazoa", nabarmendu du Letek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/10/03
Eusko Legebiltzarra
2024/09/26
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Eusko Legebiltzarra
2024/09/25
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15