Prentsa Aretoa
2022/12/01
EAJ-PNVk euskal enplegu publikoaren eredu propioa definitzen duen eta Administrazioa modernizatzen duen legearen onarpena ospatu du
Arauak sektore publikoan lan egiten duten 100.000 pertsona baino gehiagoren jarduera arautuko du. “Administrazioak herritarren zerbitzura daude, haien beharrei erantzuteko eta ahalik eta modurik eraginkor, arin eta modernoenean egiteko”, Estibaliz Larraurik adierazi duenez
Euskal administrazio publikoek laster izango dute orain arte indarrean egon dena eta 1989koa dena ordezkatuko duen arau propioa. Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak berretsi du gaur Euskal Enplegu Publikoaren Legea, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk errefusatu egin dute. Estibaliz Larrauri jeltzaleak enplegu publikoaren bizkarrezur gisa definitu duenez, lege-testu berri honek Euskadiko administrazioetan lan egiten duten 100.000 langile baino gehiagoren jarduera antolatu eta arautuko du. Garapen profesionalarekin lotutako alderdi guztiak arautuko ditu, eta profesionalizazio-tresnak txertatuko ditu, Administrazio arina, modernoa eta eraginkorra lortzeko. “Administrazioak herritarren zerbitzura daude, haien beharrei erantzuteko eta ahalik eta modu eraginkor, arin eta modernoenean egiteko. Horrela, Administrazio hurbila, digitala eta gardena nahi dugu, arlo publikoaren balioak indartuko dituena. Garai berri honetarako Administrazio bat; enplegu publikoaren eredu berri bat duen Administrazio bat, berezko esparru batean, lege honek emango diguna”, esan du bere defentsan EAJ-PNVko legebiltzarkideak.
Lege hau arrakastatsua izateko funtsezko zutabea den langile publikoen lanerako gaitasunari eta kualifikazio handiari balioa eman ondoren, Larraurik arauaren oinarri diren printzipioak zehaztu ditu: genero-berdintasuna, aniztasunarekiko arreta eta hizkuntza-normalizazioa. Hala, ekintza positiboko neurriak jasotzen dira, emakumearen diskriminazioa saihesteko eta desgaitasunen bat duten pertsonei enplegua lortzen laguntzeko, eta herritarrek bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan arreta jasotzeko duten eskubidea berresten da. Gainera, atea irekitzen da Europar Batasunetik kanpoko pertsonak funtzionarioen edo estatutupeko langileen erregimenean kontratatu ahal izateko, eta, Larraurik ohartarazi duenez, gerora egindako arau-garapena izango da aukera hori ahalbidetuko duena. “Estatuko oinarrizko araudiak herritartasuna eskuratzeko eskatzen duen betekizuna da, nahiz eta zenbait kasutan eta baldintza jakin batzuetan legez salbuesteko aukera ematen duen. Baina etorkizuneko arau-proiektuak izango dira gai hau lege honen 72.5 artikuluan oinarrituta arautuko dutenak. Gai juridikoa baino ez da, nahiz eta talde batzuk irakurketa interesatuak egiten ari diren”, adierazi duenez.
Legebiltzarkide jeltzaleak eskerrak eman dizkio talde popularrari akordiorako agertutako jarreragatik, eta kritikatu egin ditu EH Bilduren eta Podemosen “jarrera maximalistak”, legea arbuiatu dutelako; eta hori, argudiatu du, nahiz eta hainbat zuzenketa onartu. “Une historiko baten aurrean gaude, 33 urte geroago arau berri bat izango dugulako enplegu publikoaren esparru eta eredu propioa finkatzeko. Une historikoa bai, nahiz eta talde batzuek ezezkoa eman”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15