Prentsa Aretoa
2022/06/28
LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna: gorroto diskurtsoei aurre egin behar zaie eta politika publikoak indartzen jarraitu
EAJ-PNVk bat egin du egun honen ospakizunarekin, uste osoa baitu pertsona guztiek dutela beren genero-identitatea eta sexu-orientazioa harrotasunez bizitzeko eta adierazteko eskubidea, "konplexurik eta estigmarik gabe", gorrotora eta indarkeriara soilik daramatenak
Gaur mundu osoan ospatzen da LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Euzko Abertzaleak talde-parlamentarioak bat egin du Eusko Legebiltzarrean antolatutako ekitaldiekin, homosexualen askapenerako mugimendua noiz hasi zen gogoratzeko. 1969ko ekainean Stonewall-en, New York-en, izandako istiluek markatu zuten gaur egun jarraitu behar dugun bidea pertsona guztiek beren sexualitatea aske bizi ahal izateko. Errespetua, berdintasuna, askatasuna eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminaziorik eza aldarrikatzen ditugu, eta indarkeria mota guztiei aurre egiteko eta indarkeria jasaten dutenei laguntzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Zalantzarik gabe, urte askotako borrokaren ondoren, LGTBI kolektiboak aurrera egin du gizartearen errekonozimenduan, bai eta haien eskubideak babesten, ikusarazten eta aitortzen dituen legegintza-esparruan ere. Baina, tamalez, oraindik ere beharrezkoa da ahotsa altxatzea pertsona horien aurkako diskriminazioa eta indarkeria salatzeko. “Gure kale, plaza, herri eta hirietan, askatasuna mugatzea eta gizartearen ikuspegi ez-inklusiboa inposatzea helburu bakarra duten eraso guztiak gaitzetsi behar ditugu. Haien eskaerak entzun behar ditugu, eta pertsona gisa garapen osoa eragozten dieten oztopo, estigma eta aurreiritzi faltsu guztiak kentzeko lan egin behar dugu”.
LGTBIfobia errealitate bat da, eta, horregatik, konpromisoa hartzen dugu gure gizartean oraindik indarrean dauden askotariko diskriminazioen aurkako borrokan jarraitzeko, eta esku hartzen duten botere publikoen eta gizarte-eragileen eskutik egiteko, “dibertsitateak, aniztasunak eta ezberdintasunak guztiok aberasten gaituelako”. Legegintzari dagokionez, 2012an onartutako legea dugu, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoa. Arau hori 2019an aldatu zen, trans identitateak despatologizatzeko, eta orain “bere osotasunean aldatu nahi dugu, pertsona horien eskubideetan sakontzeko eta transexualitatea beldurrik gabe eta naturaltasunez bizi ahal izateko”. Ahalik eta adostasun handiena bilatuko dugu, kolektibo horren eskaerei eta beharrei ahalik eta ondoen erantzuteko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15