Prentsa Aretoa
2021/12/09
EAJ-PNVk eta PSE-EEk urtarrileko gaikuntza eskatu dute Eusko Jaurlaritzak osasun egoerari buruzko txostena egin dezan
Gaikuntzak Pandemia Kudeatzeko Neurrien Legeak jasotzen duen aurreikuspenari erantzuten dio; izan ere, Gobernuak astero agerraldiak eginez, taldeek aldian-aldian Covid-19aren pandemiari buruzko informazio eguneratua jaso dezaten
EAJ-PNVko eta PSE-EEko talde parlamentarioek urtarrilean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta izendatutako Eusko Jaurlaritzako ordezkariek pandemiaren bilakaeraren berri ematen jarraitu ahal izateko eskaera erregistratu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Zehazki, idazkian urtarrileko astelehenak gaitzea eskatzen da, hilabete baliogabea baita, erakunde horren araudiak jasotzen duen bezala. Bi taldeen ustez, osasun larrialdia ezarri ondoren, Pandemia Kudeatzeko Neurrien Legean jasotako aurreikuspenei bide eman behar zaie. Arauaren 12. artikuluak honako hau ezartzen du: "Hamabost egunetik behin, Eusko Jaurlaritzak agerraldia egingo du dagokion legebiltzar-batzordearen aurrean, pandemiaren aurkako borrokak bizi duen egoeraren berri emateko eta lege honetan aurreikusitako edo lege honen gaikuntzari esker onartutako neurrien aplikazioaren berri emateko, bai eta neurriek gizarte-harremanetan duten eraginaren eta neurri horiek konpentsatzeko estrategiaren berri emateko ere". Jaurlaritzaren agerraldia Osasun sailburuaren agerraldiarekin txandakatuko da. Esparru horretan, talde parlamentarioei informazio hau erantsiko zaie: pandemiaren egoerari buruzkoa, hartutako edo hartu beharreko neurriei buruzkoa, ikuskapen eta kontrolei buruzkoa eta udalaren betetze-mailari buruzkoa.
Eskaera legebiltzarkideen herenak sinatu du, Erakundearen Erregelamenduak berak zehazten duen bezala. Aurtengo urtarrilean, bi alderdiek urtarrileko gaikuntza eskatu zuten, Eusko Legebiltzarreko taldeek Osasun Sailaren informazio osoa jaso zezaten. Urtebete geroago, jeltzaleek eta sozialistek deitoratu dutenez, ezohiko neurriak hartu behar dira Legebiltzar hau, bere ohiko aldietatik kanpo eta indarrean dagoen legedia betez, aktibo egon dadin eta egungo osasun-krisian zentratuta egon dadin. "Egoera epidemiologikoa, asistentziala eta ospitalekoa dira premiazkoak. Osasun-larrialdiko egoeran gaude eta lehentasunezkoaz arduratzea dagokigu ".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15