Prentsa Aretoa
2021/11/25
EAJ-PNVk Natura Ondareari buruzko Lege berriak natura-ingurunearen babesari egiten dion ekarpena defendatu du
Eusko Legebiltzarrak ingurumen-politika berrituko duen eta klima-aldaketaren ondorioak arintzen lagunduko duen araua onartu du. "Gure naturak lege berri bat behar du hura babesten laguntzeko", esan du Luis Javier Telleriak
Euskadiko Natura Ondarea Babesteko Lege berriak, Ganberak gaur onartu duenak, orain arte indarrean egon den eta 1994. urtekoa den araudia eguneratuko du. Berritu egin da, kontserbazioaren arloko gizarte-erronka eta -eskaera aldakorrei aurre egiteko eta azken hamarkadetan garatutako Europako legedi zabalera egokitzeko. Luis Javier Telleria legebiltzarkidearen hitzetan, daukaguna babestea da helburua, urte batzuetan ondare paregabea dugula esaten jarraitu ahal izateko. "Lege honek arau-esparru bermatzaileagoa emango digu natura babesteko", adierazi du, eta, horregatik, ez du etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarriko, gehiegizko ustiapen ekonomiko baten ondorioz. Baina eraginkortasun eskasa duela ohartarazi du, gizartea gehiago sentsibilizatzen ez bada. "Esparru honek ez du balioko solidarioak ez bagara eta kontzientziarik ez badugu. Gure eguneroko jarduerek, askotan, eragin negatiboa dute ingurumenean, eta bideratu egin behar ditugu. Gizakiok ere partida hau jokatu behar dugu". Inplikaziorako deia egin die erakunde publiko guztiei, eta une honetatik aurrera legea ezarri eta betetzen dela zaindu beharko dute. Horregatik esaten du legeak guztion laguntza beharko duela arrakasta ziurtatzeko.
Lege berriak natura-ingurunearen kudeaketan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazioa hobetuko du, horretarako erakunde arteko batzorde bat sortuz, eta klima-aldaketaren politikekin lotura zuzena ezarriko du. Euskadiren lehentasunetako bat 2050erako edo lehenagorako karbonoaren neutraltasuna lortzea den honetan, Telleriak adierazi duenez, helburu hori lortzen modu argian laguntzeko aukera ematen du lege honek. Hori dela eta, basoak, lurzoruak eta hezeguneak berreskuratzea funtsezkoa izango da klima aldaketaren ondorioak arintzeko. EAJ-PNVko ordezkariaren esanetan, legeak zeharkako printzipio gisa jasotzen du "kutsatzen duenak ordaindu egiten du". Ordaindu eta zaharberritu, zehaztu du. Hala, arau-hauste baten ondorioz aldatutako egoera berrezartzeko betebeharra ezartzen da, bai eta eragindako kalte-galeren ordaina ere. Gainera, arau-hauste astunen edo oso astunen kasuan, pertsona fisiko edo juridiko kausatzaileak ezin izango du diru-laguntza publikorik jaso.
Telleriak tramitazioan zehar egindako lan zintzoa eskertu nahi izan du, eta Elkarrekin Podemosek gainerakoekin egindako akordioarekin bat egin ez izana deitoratu du. "Adostasun maila handi hori legeak denboran irauteko bermea da, gutxienez aurrekoak adina. Etorkizunean gaur onartu dugun legea beharrezkoa ez izatea espero dugu", gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15