Prentsa Aretoa

2021/11/16

Iñigo Iturrate: “Maddalen Iriarte entzuten dudanean, ez dakit bera edo Pablo Casado den”

Legebiltzarkide jeltzalearen esanetan, Bilduk Eusko Legebiltzarrean egiten duen oposizioa PPk Madrilen egiten duena da: oposizio suntsitzailea eta oldarkorra. “Argi dago bi alderdiek estrategia bera dutela”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Atzo, Maddalen Iriartek irrati batean egindako adierazpenak entzun nituenean, kosta egin zitzaidan berari edo Pablo Casadori entzuten nion jakitea. Aurrekontuen negoziazioa 'Gran Hermano” bezala amai daitekeela esan zuen. Ez dakit hala izango den, baina EH Bildu hala balitz, etxe horretan izango litzateke laguntzen ez duen alderdia. Asko gogorarazten dit PPk Kongresuan duen jarrera". Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak plano berean jarri du Bilduk eta PPk Gasteizen eta Madrilen egiten duten oposizio estrategia. Oposizioa "suntsitzailea, oldarkorra eta lotsagabea" dela adierazi du, Gobernuari eraso eta haren lana oztopatzeko asmo bakarrarekin.

Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Iturratek salatu du "ezezkoaren estrategia" dela bi alderdiek aurrekontu proiektuaren negoziazioan azaldu dutena, eskumen esparrua gainditzen duten proposamenekin. "Oposizioaren bi fronte horiek batzuetan bat dirudite", adierazi du. "Bildu eta PP Pedro Azpiazu sailburuak ezarritako negoziazio esparrutik kanpo dauden aldarrikapenekin iritsi dira negoziazio mahaira. Mugak argitu ziren eta haiek gainditu dituzte, eta horrek oso zail egiten du akordio bat bideraezina ez izatea". Hala eta guztiz ere, EAJ-PNVko legebiltzarkideak berretsi du Jaurlaritzaren borondatea akordioa lortzea izan dela eta izango dela, eta "mahaian jendea dagoen bitartean aukerak egongo dira". Hala ere, datorren urterako aurrekontuen onarpena bermatuta dagoela gogorarazi du, eta euskal gizarteak aurrekonturik onenak izango dituela krisitik ateratzeko eta ekonomia suspertzeko.

PSE-EErekin harremanak

Eneko Anduezaren adierazpenei eta ezkerreko esparrua zabaltzearen aldeko apustuari buruz galdetuta, Iturratek ez du uste sozialistak "ezker abertzalearekin abenturetan" sartuko direnik, EAJrekin koalizioa ondo funtzionatzen ari denean eta gobernagarritasunerako positiboa denean. "Ezinezkoa da proiektu partekatu bat ETAk inoiz existitu behar ez zuela esaten ez duenarekin".

Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, ezker abertzaleak ekuazio garrantzitsua du bere iraganaren inguruan konpontzeko, eta autokritika eta eragindako mina aitortzeko ariketa hori egiten ez duen bitartean, aliantza horiek oso zailak dira. Iturrateren ustez, sozialisten idazkari nagusi berriaren hitzak "alderdian bere lekua bilatzeko, zuzendaritza berria osatzeko eta bere burua ikusarazteko" estrategia baten ondorio dira. Ez dut uste ura ibaira iritsiko denik".

EH Bilduk biktimen inguruan egindako azken mugimenduen harira, Iturratek deitoratu du koalizioak bi aukera izan dituela Legebiltzarrean erantzukizunak bere gain hartzeko eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko, eta berriro alferrik galdu dituela. "Ez zen gai izan eta ezin izan zuen 'ongietorrien' aurka egin. Beti gauza bera gertatzen da. Pauso bat aurrera eta bi atzera. Ausardia, konpromisoa eta zintzotasuna falta zaizkie oraindik", gaineratu du.