Prentsa Aretoa
2021/03/25
EAJ-PNVk Kongresuari eskatu dio "luze jo gabe lan egin dezala" amiantoaren biktimak eta haien familiak babestu eta ordainkatzeko
Apirilaren 13an, Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek, besteak beste Jon Aiartza jeltzaleak osatua, funts bat sortzea defendatuko du Behe Ganberan, lanean ari diren bitartean substantzia kantzerigeno horrekin harremanetan egon diren pertsonak konpentsatzeko. "Madrilera itzuliko gara justizia egiteko eskatzeko", esan du Aiartzak
-
Jon Aiartza: "Oraingo honetan taldeek zorroztasunez eta seriotasunez lan egitea espero dugu, justizia egiteko" 2021/03/25
Amiantoaren biktimei buruzko lege-proposamena (2019ko maiatza)
PROPOSICIóN DE LEY - 2021/03/25Ordezkarien proposamena, Gorte Nagusietan amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzeko lege-proposamena defendatzeko
PROPUESTA / PROPOSAMENA - 2021/03/25
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak gaur izendatu ditu apirilaren 13an Diputatuen Kongresura joango diren hiru legebiltzarkideak, 2019an aho batez onartutako lege-proposamena defendatzeko. Proposamen horretan, hainbat urtez amiantoarekin harremanetan lan egin duten biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzea ezartzen da.
Ordezkaritza horretako kide da Jon Aiartza legebiltzarkidea, eta Kongresuko talde guztiei "azkar eta arduraz" lan egiteko eskatu die, lehenbailehen arau bat onartzeko, ordain ekonomikoa bermatzeaz gain, biktimek eta familiek pairatzen dituzten prozesu judizial "bihurriak" arintzeko. Lanak ez luzatzeko erreklamazioa iraganean izandako esperientziaren ondorio da; izan ere, ez da Eusko Legebiltzarrak horrelako ekimen bat onartu eta Gorte Nagusietara bidaltzen duen lehen aldia. Azken urteetan hainbat saiakera egin dira, hau hirugarrena izango da, baina prozedurazko eta epeei dagozkien arrazoiengatik huts egin dute. Azken aldian, eta Gasteizko Ganberak onartutako dokumentua oinarri hartuta, Kongresuko taldeek kalte-ordainen funts hori osatzeko lehen akordioa lortu zuten, baina hauteskundeen deialdiak ekimena bertan behera uztea eragin zuen.
"Indar, gogo eta irmotasun berarekin itzuliko gara Madrilera, pertsona horiek eta haien senideek denbora luzea daramatelako zain. Batzuk, zoritxarrez, hil egin dira, eta beste batzuek beren haragietan egiaztatu dute prozesu judizial baten zailtasuna, urte asko luza daitekeena, eta ez beti emaitza onarekin. Enpresa asko desagertu egin dira, eta osasunari eragindako kalteen erantzukizunak zigorrik gabe geratu dira. Ezin ditugu abandonatu. Berehala iritsiko den erantzuna behar dute eta proposamen hau horretarako aukera bat da", esan du Aiartzak.
EAJ-PNVko ordezkariak Espainiak arlo honetan daraman atzerapena salatu du, eta Frantziaren kasua jarri du adibidetzat; izan ere, duela bi hamarkadatik hona, kantzerigenoaren eraginpean egon diren pertsonak konpentsatzen ari da Frantzia. "Hemen justiziarik gabe jarraitzen da. Bada garaia egunetik egunera hazten ari den kolektibo baten erreklamazio historikoei erantzuteko. Izan ere, duela 18 urtetik Europar Batasunak amiantoa debekatzen badu ere, enpresa askok ez dakite gaur egun substantzia toxiko horrekin lan egiten dutela. Amiantoak pertsona askoren osasuna kaltetzen jarraitzen du", gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15