Prentsa Aretoa

2021/03/18

EAJ-PNVk klima aldaketaren aurka borrokatzeko energia berriztagarriak areagotzearen beharra defendatu du

Unai Grajales legebiltzarkideak ziurtatu duenez, Araban aurreikusita dauden parke eolikoak lurralde antolamenduarekin bat etorriko dira eta biodibertsitatea zainduko dute. "Ingurumen-, lurralde- eta hirigintza-kontrolek eremuaren babesa bermatuko dute. Lurraldearen Arloko Planarekin edo gabe"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Euskadik klima-aldaketari aurre egin nahi badio eta bere planetan eta Europar Batasunaren planetan ezarritako ingurumen-helburuak bete nahi baditu, energia berriztagarrien garapena bultzatu behar du, eta, zehazki, energia eolikoarena". Unai Grajales legebiltzarkideak energia jasangarriko eredu baterako trantsizioaren aldeko euskal apustuaren defentsa sutsua egin du, gizarte gisa klima-aldaketaren ondorioetarako hobeto prestatuta egon ahal izateko. Zentzu horretan, deskarbonizaziorantz eta gasen murrizketarantz aurrera egiteko, "Energia berriztagarrien garapena ezinbestekoa da, eta energia eolikoaren proiektuen aprobetxamendua gomendagarria".

Horrela, Araban aurreikusitako lau parkeei dagokienez, orain aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren fasean, Grajalesek ziurtatu du berriztagarriei bultzada handia ematea eta ezarritako helburuak betetzea ahalbidetuko dutela, eta, horrez gain, Herrialderako kalitatezko enplegu-aukera eta aberastasun-aukera izango direla. Proiektu horiek zonalderako arriskutsuak izatea errefusatu du, izan ere, txostenek, baimenek eta kontrolek inguruaren babesa bermatuko dute. Lurralde Plan Sektorialarekin (LPS) edo gabe, zehaztu du. "LPSik ez egoteak ez du esan nahi lurraldea parke eolikoen aurrean babesik gabe geratuko denik. Aitzitik, ingurumen-, lurralde- eta hirigintza-kontrolek, berez energetikoak direnak alde batera utzita, bermatuko dute kontrol horiek lurralde-antolamenduarekin bateragarriak diren lekuetan kokatuko direla eta eremuko ingurumen-balioak babestuko direla". Are gehiago, gaineratu du. "Obra-baimen, inpaktu-txosten eta baimen guztiak jaso ondoren, sustatzaileak ziurtatu behar du parke horrek lurralde-antolamenduaren makroan lekua duela eta arauak eskaintzen dituen babes-mailekin bateragarria dela. LPSa onartuta edo ez, mendien eta Natura 2000 Sarearen babesa berbera da".

Legebiltzarreko eztabaidan, Grajalesek agerian utzi ditu koalizio abertzalearen inkongruentziak, lotsagorritu gabe gauza bat eta kontrakoa esaten duelako. "EH Bilduk bai energia berriztagarriei, baina ez jarri hemen, traba egiten baikaitu. Hobe kanpotik ekartzea. Ondo geratu nahi dute mundu guztiarekin, energia garbiak babesten dituztenekin eta lur zati bat ukitzea nahi ez dutenekin". EAJ-PNVko ordezkariak jarrera maximalistak alde batera uzteko eta elkar ulertzera hurbiltzeko eskatu die, "Bide hau elkarrekin hobeto egingo delako".