Prentsa Aretoa
2021/03/04
EAJ-PNVk ziberjazarpenaren aurrean haurren babesa indartzea eskatu du, identifikatzen zaila den arazo larria
"Ingurune babestu batetik egiten da, anonimotasunean ezkutatzen da eta ez dago kontaktu zuzenik biktimarekin. Ezaugarri horiek direla eta, beharrezkoa da ikastetxeetan egiten den lana areagotzea, batez ere eskolak aurrez aurre ematen ez diren aldietan", argudiatu du Leixuri Arrizabalagak
Eskola-jozarpenaren aurrean hourrak babesteko neurriak hartzeari buruzko emendakina
ENMIENDA - ENMENDAKINA - 2021/03/04
Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du EAJ-PNVk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako ekimena, eskola-jazarpena eta ziberjazarpena jasaten duten biktimentzako prebentzio, prestakuntza eta laguntza lanak areagotu eta indartzeko. Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak ohartarazi duenez, teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa denez, ikasleen arteko jazarpena areagotu egin da.
Izan ere, gaizki erabiltzen diren bitarteko digitalek ondorio negatiboak sor ditzakete haurren ongizatean, garapenean eta eskubideen erabileran. "Zoritxarrez, eremu fisikoan gertatzen den bezala, harreman birtualeko prozesuetan gertatzen diren jokabideak ez dira beti positiboak, eta ez dira bizikidetza positiboaren parametroen pean garatzen, eta, ondorioz, ikasleen ongizate sozioemozionala larriki urratzen duten egoerak sortzen dira. Jokabide horien artean, ziberjazarpena nabarmentzen da bere bortizkeriagatik", adierazi du, errealitate hori detektatzen eta borrokatzen zaila delako; izan ere, “babestutako ingurune batean gertatzen da, etxean, egilea anonimotasunean ezkutatzen da eta, gainera, ez dago biktimarekin harreman zuzenik". Hori dela eta, beharrezkoa da, administrazioek dagoeneko abian jarritako ekintza guztiak gorabehera, horiek areagotu eta indartzea ikastetxeetan, eragindako adingabeen osotasuna babesteko. Gaineratu duenez, bermatu egin behar dugu eskolak espazio seguruak izatea, ikasleekin egoteko, prestatutako irakasleek eta familiek jazarpenak hautemateko tresnak izatea. Ildo horretan, Arrizabalagak Euskadin duela hamarkada bat baino gehiagotik arlo horretan egiten ari den lan garrantzitsua azpimarratu du; izan ere, egoera horiek prebenitzeko eta geldiarazteko plan bat aktibatu zuen lehen autonomia-erkidegoa izan ginen. Denbora horretan guztian, hainbat tresna garatu dira, hala nola Hezkidetza Plana, protokoloak ikastetxeetan, Beldur Barik programa edo BIZIKASI ekimena. "Haurrek ordu asko ematen dituzte eskolan, eta, horregatik, Hezkuntza Sailak bere gain hartu du eskola-jazarpena ikasgeletan desagerrarazteko ardura, indarkeriarik gabeko espazioak izan daitezen".
Osoko bilkuran, EAJ-PNVko legebiltzarkideak aitortu du, ahalegin publikoei eta irakasleen inplikazioari esker, arlo horretan egindako aurrerapenak esanguratsuak izan direla, baina, errealitatean, beharrezkoa da lana hobetzea, sistematizatzea eta baliabide nahikoak ematea. "Gizarte kohesionatua, berdintasunezkoa, errespetuzkoa eta balioetan hezitakoa lortzeko bidea egiten jarraitu nahi dugu. Gure haurrak seguru sentitzea nahi dugu, eta guztion artean landu behar dugu. Gure betebeharra eta erantzukizuna da", gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15