Prentsa Aretoa

2020/12/17

EAJ-PNVk errefusatu egin du gaur egungo pandemian zergak igotzea eta zerga berrikuspenaren alde egingo du hau ganditzean

Itxaso Berrojalbizek adierazi duenez, gaur Eusko Legebiltzarrean erregistratu den Aurrekontuen Lege proiektuak agerian uzten du politika ausartak eta hedakorrak egin daitezkeela zergak ukitu gabe eta zama berriak ezarri gabe. "Erreforma fiskalik gabe, aurrekontu hedakorrak ditugu gaur, murrizketarik gabe eta gastu gehiagorekin politika sozialetarako"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Ez da zerga igoerarik egongo, formula ez dela baliozkoa uste dugu. Baina, egungo krisia gainditzean, fiskalitatea berrikusteko konpromisoa dugu. Orain zergak igotzeak pobretzea eragingo luke, eta eskaria arriskuan jar lezake, lortu nahi dugunaren kontrakoa izanik. Ekonomia bultzatzeko garaia da". Adierazpen horrekin, Itxaso Berrojalbiz legebiltzarkideak EAJ-PNVk "Covid tasa" delakoa sortzearen aurka bozkatzea defendatu du, EH Bilduk pandemiaren ondorioz izandako diru-bilketaren galera arintzeko proposatu duena. Eusko Legebiltzarraren gehiengo osoak atzera bota du ekimena. Berrojalbizen ustez, egungo krisi eta ziurgabetasun egoerak irauten duen bitartean, ez da komeni zergen igoeraz hitz egitea, eskaria murriztea eta susperraldiari kalte egitea ekarriko lukeelako. Gure politikak, esan duenez, kontrako norabidean doaz, ekonomia eta estaldura sozialak bultzatuz. Hala ere, fiskalitatea berrikustea beharrezkoa izango dela esan du, baina "suspertzen hasten garenean eta eztabaida serio, lasai eta sakon batekin". Zerga erreforma hori iritsiko da, baina hainbat irizpideren arabera. "Lehenik eta behin, hausnarketa sakona egin behar da 2018ko azken aldaketaren emaitzari buruz. Bigarrenik, egoera hori leuntzen denean, ikusi egin beharko dira utzi dizkigun ondorio guztiak. Eta hirugarrenik, Europarekin bateratzea bultzatu beharko dugu fiskalitate berdearen eta ekonomia digitalaren arloan. Hori da gure konpromisoa, gure gobernu-programan jasoa". Baldintza horiek betetzen direnean, fiskalitatea erreformatzeaz gain, iruzur fiskalaren eta elusio fiskalaren aurkako borroka indartzeko unea izango dela gaineratu du. EAJ-PNVren ordezkariak gogora ekarri duenez, Espainiako Bankua eta ELGA bat etorri dira hausnarketa horrekin, zerga aldaketak ekonomiaren susperraldia sendoagoa denean sartu beharko lirateke, baina ez orain.

2021EKO AURREKONTUAK

Gaur Eusko Legebiltzarrean 2021erako Aurrekontuen Legearen proiektua sartu den honetan, Berrojalbizek adierazi du kontu horiek direla adibiderik garbiena politika ausartak, hedakorrak eta zerbitzu publikoak indartzeko politikak egin daitezkeela, fiskalitatea ukitu gabe. "Gaur bertan ikusi ahal izango dute ez dela beharrezkoa izango premiazko erreforma fiskal hori, aurkeztutako aurrekontuak, erreforma fiskalik gabe, aurrekontu ausartak direlako, hedagarriak eta murrizketarik gabekoak osasunean, hezkuntzan eta politika sozialetan. Badakigu garai zailak izango direla, baina baliabideen kudeaketa onarekin eta Sailean lantzen den zorroztasunarekin aurrera egingo dugu".

Berrojalbizek espero du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek erantzukizun politikotik eta zorroztasunetik jardungo dutela, Eusko Jaurlaritza aurrekontuak adosteko borondate sendoarekin joan den negoziazioan sartzeko, "Egungo krisialdiak indarrak biltzea eskatzen duelako, antzezpenetik akordioak gauzatzera pasatzea". Hala, aurreko urteko itunaren berrargitalpenaren zain daudela esan du, izan ere, "2020an hartutako konpromisoak zentzuz betetzen ari direla eta Gobernu hau eta alderdi hau fidagarriak direla egiaztatu ahal izan dute".