Prentsa Aretoa
2020/10/08
EAJ-PNVk egoitza-eredu "gizatiarragoa eta etxetik hurbilagoa" defendatu du
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak euskal erakundeak zentro horietan arreta indartzeko eta erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko ematen ari diren urratsak aitortu ditu. “Erronka duintasunez zahartzea da, pertsona bakoitzak nahi duen tokian”
EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak bat egiten du foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, gaur egungo egoitza-eredua eraldatzeko erabiltzen duten estrategiarekin, eta konpromisoa adierazten du egoitza-zentroa etxe batetik ahalik eta gertuen egongo den eredu gizatiarrago batekin. "Egoitzak etxe baten antzekoena izan behar du, eta ospitale baten zurruntasunarekiko ahalik eta ezberdinena", esan du Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak. Hala, egoitzak bizikidetza-unitate txikietan antolatu behar direla esan du, komunitateari irekita eta belaunaldi desberdinen arteko bizikidetza-espazioekin. Gizarte zerbitzuen eredu berri honetan Foru Aldundiak lanean ari dira, eta Arrizabalagak eskerrak eman dizkie egoitzak gero eta leku seguruagoak izan daitezen egiten ari diren ahaleginagatik, arreta integralagoa eta pertsonarengan zentratua izan dadin. Puntu honetan, foru aldundien, udalen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlan eta elkarrizketa iraunkorrari balioa eman dio; erakundeen arteko lankidetza hori, baina baita sailen artekoa ere, "gure indargune nagusietako bat da, norabide berean egiten dugulako arraunean".
Ohiko osoko bilkuran, ordezkari jeltzaleak esan du erronka nagusia izango dela pertsona bakoitza duintasunez zahartzea, nahi duen lekuan, dela etxean, dela egoitza batean. Adineko gehienek etxean bizitzea nahiago dutela gogorarazi duen arren, askok zaintza handiagoa eta espezializatuagoa behar dutela eta horregatik joaten direla egoitza batera esan du.
Arrizabalagak onartu du egoitzetako erabiltzaileentzat eta haien familientzat egoera gogorra izan dela eta izaten ari dela, azken batean, "ahulenak, gehien behar gaituztenak, pertsona zaurgarrienak direlako". Horregatik, bereziki eskertu du profesionalek gure adinekoak zaintzen egindako lana. "Egoitzak birusa kutsatzeko ekosistema ezin hobeak dira, arrisku handiko pertsonak elkarrekin bizi direlako. Nire esker ona eta nire taldearena gau eta egun haiek zaintzen eta babesten ari diren langile guztiei".
Talde jeltzaleak zaintza eta zerbitzu publikoen eredua indartzeko lanean jarraitzeko deia egin die Eusko Jaurlaritzari eta gainerako erakundeei, "egoera zaila delako eta denbora batez zailtasunak izango ditugulako. Aukera berdintasuna, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta kohesio soziala bermatzeko sistema giltzarri bat indartzen eta hobetzen jarraitzea da Urkulluren konpromiso argia".
Ekimenaren eztabaidan, Arrizabalagak EH Bilduri, proposamena egin duen taldeari, leporatu dio ez duela inolako borondaterik izan elkar ulertzera iristeko, eta exekutiboa sostengatzen duen alderdia soken aurka jartzea baino ez duela bilatzen gaineratu du. "Zuen lekutik ez zarete mugitu. Ez diguzue azaldu zein egoitza-eredu defendatzen duzuen, ezta non jarri duzuen martxan ere. Eredu desberdinak defendatzen ditugu, gurea legea da: eredu deszentralizatua, mistoa eta parte-hartzailea, arau unibertsalekin eta kudeaketa kolegiatu eta integralarekin bateragarria".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15