Prentsa Aretoa
2020/10/08
Berasaluze: "Euskadi buru da egindako PCR proba kopuruan"
Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du Euskadi dela proba gehien egiten dituen herrialdeetako bat, ez bakarrik estatu mailan, baita Europa mailan ere, urriaren 1era arte 822.233 proba; hau da, 1.000 biztanleko 376,84 PCR proba, eta Erresuma Batua, Alemania, Italia edo Frantzia bezalako herrialdeen aurretik dago
Irune Berasaluze EAJ-PNVko legebiltzarkideak adierazi duenez, Euskadi buru da 1.000 biztanleko PCR proben kopuruan, eta, astebetean, batez beste, 9.000 proba baino gehiago egin ditu egunero. "Gainera, kasu positiboak eta kontaktuak arakatzeko gaitasun handia dugu, eta hori funtsezkoa izan da pertsona positiboak, sintomarik gabekoak, isolatu ahal izateko", esan du.
Berasaluzek, ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, nabarmendu du osasun arloko adituek uste dutela Osakidetza benetako kasuen % 70etik gora diagnostikatzen ari dela. "Zalantzarik gabe, pandemiaren egoera aldakorra da eta jarduera-protokoloetan aldaketak egitera behartzen du, ahalik eta erantzunik onena emateko, baina uste dugu eguneko PCR kopuruari dagokionez, gainditua dagoela".
Hala, ordezkari jeltzaleak uste du pandemiaren egungo egoera ezagutzeko PCR guztien positiboen ehunekoa erabiltzen dela, non Osasunaren Mundu Erakundeak % 5etik behera jartzen duen pandemia kontrolpean dagoela esan ahal izateko, eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak % 3an kokatzen duela. "Euskadin, azken asteetan, positiboen kopurua egiten diren PCRen % 5 inguruan mantentzen da – Are gutxiago egun batzuetan –, baina Europak gomendatzen duen % 3 horretatik urrun. Beraz, birusaren hedapena kontrolatzeko eta murrizteko neurriak zorroztasunez eta arduraz betetzen jarraitu behar dugu", esan du.
Azkenik, Berasaluzek adierazi du gaixotasuna detektatzea ezinbestekoa dela haren hedapena geldiarazteko eta kutsadura-katea eteteko, eta, lan horretan, testak egitea, kutsatutako pertsonak arakatzea eta kontrolatzea eta haien kontaktuak kontrolatzea Eusko Jaurlaritzaren estrategia osoaren funtsezko parte direla. "Esan daiteke orain arte jarraitutako estrategia horri esker Euskal Osasun Sistemaren gaitasuna ez gainditzea lortu dela". Hala, testak datozen hilabeteetako estrategiaren parte izaten jarraitu behar duela uste du. "Test berriak eskuratzeak, hala nola antigenoak edo beste parametro batzuk, kasuak hautematean eta estrategia hori indartzean eraginkortasun handiagoa ahalbidetuko du", amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15