Prentsa Aretoa
2020/09/03
Urkulluren lankidetzaren aldeko apustua EH Bilduren politika suntsitzailearekin kontrajarri du Egibarrek
Iñigo Urkulluren lehendakaritzarako hautagaitza euskal gizartearen gehiengoak uztaileko hauteskundeetan aukeratu zuena dela gogorarazi du bozeramaile jeltzaleak. "Herria heldua da, eta Urkullu lehendakari aukeratu du, bere lidergoa eta zilegitasuna sendotuz"
Joseba Egibar, EAJ-PNVk Gasteizko Ganberan duen bozeramaileak, Iñigo Urkulluk eta bere herri proiektuak ordezkatzen duten adostasun, elkarrizketa eta elkarlanerako espiritua, EH Bilduren suntsipen eta jazarpen estrategiarekin kontrajarri ditu, eta nabarmendu du, gaur inoiz baino gehiago, "Egoera honetatik atera gaitezen elkarrekin egin behar dugula, adostuz eta hitz eginez, alderdi bakoitzaren iritziak eta programak errespetatuz baina akordiotik abiatuta". "Elkarlana beharrezkoa da berreraikuntza sozial eta ekonomikorako, eta, horretarako, politika suntsitzaileak eta jazarpen politikak alde batera utzi behar ditugu. Baina EH Bilduk ez du akordioa nahi EAJ-PNVrekin, gu ordezkatzea baino ez dutelako bilatzen, eta hori ez da gertatuko, EAJ-PNV gero eta indartsuago dagoelako". Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren irudia higatzeko "Osasun alarma eta Zaldibarreko zorigaitza" erabili izana gaitzetsi ostean, EH Bilduri ohartarazi dio, "Zuekin edo zuek gabe, herri honek aurrera egiten jarraituko du".
Gaur goizean inbestidura saioan egindako hitzaldiei erantzunez, Egibarrek koalizio abertzaleari aurpegiratu dio bere diskurtsoarekin eta oposizio suntsitzaile eta ez eraikitzailearen politikarekin ez dutela errealitatea onartzen, ezta herritarrek hautestontzietan adierazitakoa ere; irudimenezko Herri bat eraikitzen eta herria bere nahietara ekartzen saiatzen direla gaineratu du. "Hauteskundeak izan dira, herriak argi hitz egin du, eta lehendakari Urkullu aukeratu du, eta ez Iriarte. Gizarteak hala erabaki du, baina ezker abertzaleak beti izan du arazo bat herri hau ulertzeko. Nahiago izan du bere imajinarioan nahi duten herrialdea eraiki, baina hori errealitatea ukatzea da". Ildo horretan, EAJ-PNVk herri honi entzuteko, bere beharrei erantzuteko eta ezberdinen arteko akordioak lortzeko duen gaitasuna nabarmendu du, eta garai gogorrei elkarlanetik eta erantzunkidetasun politiko eta instituzionaletik aurre egiteko Iñigo Urkulluk erakutsitako konpromisoa goraipatu du. "Urkullu lehendakariak bere diskurtsoan sinesgarritasuna eta indarra helarazi ditu pandemia honek uzten dizkigun erronka izugarriak gainditzeko. Beharrezko segurtasunarekin ikusten dugu, konplikatuak izango diren urte batzuei aurre egiteko. Bere estrategia beti praktikatu duena izango da: gainerako indar politiko eta gizarte eragileekin elkarlana".
AUTOGOBERNUA
Autogobernuari dagokionez, Gernikako Estatutua osorik betetzea eta eguneratzea eskatu du bozeramaile jeltzaleak. "Bete gabe dagoen estatutu bat bete behar da, eta dagoeneko egutegi bat daukagu, baina, era berean, Legebiltzar honen aurkezpen politikotik abiatuta, autogobernua egokitu eta eguneratu egin behar da, herriaren borondatearen eskutik".
"Eskubide sozial, ekonomiko kultural eta politikoek eta horiek gauzatzeko eskumenek estatus berri horretan islatuta egon behar dute. Uste dut pandemiak erakutsi digula guztiz beharrezkoa dela. Eta berdinen artekoa izan behar duen Estatuarekin harreman berri bat ekarri beharko lukeela, errespetu guztiarekin eta baldintza berdinekin, eta bermeak ere behar dituela. Lehendakariak esan du, bermerik gabeko itunak ez du balio", gaineratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15