Prentsa Aretoa

2020/07/03

Urkulluk herri helburu gisa ezarri du industria-sektorea BPG osoaren %40 izatea lortzea, klima aldaketaren kontrako konpromisoan oinarrituta

Lehendakariak eta Arantxa Tapiak Hernanin eman dute ezagutzera ‘Basque Green Deal‘ delakoa, EAJ-PNVk proposatzen duen ibilbide orria industria “jasangarria eta ingurumenarekin lotua eta konprometitua” garatzea xede

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkullu Lehendakari eta berrautaketarako hautagai jeltzaleak Hernanin aurkeztu ditu gaur, EAJ-PNVk industria-politikarako planteatzen dituen konpromisoak, hurrengo legealdirako aurreikusten dituen helburu garrantzitsuenen artean “industria eta zerbitzu aurreratuak euskal ekonomiaren era BPGaren %40tik gora izan daitezela”. Eta bide horretan industria izan dadila klima aldaketaren kontrako “subjektu aktibo eta konprometitua”. Gauzak horrela izan daitezen, Urkulluk eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu andre eta Gipuzkoako zerrendako laugarren Arantxa Tapiak `Basque Green Deal´ izenekoan jasotzen diren konpromisoak eta erronkak eman dituzte ezagutzera. Agiri hori da talde jeltzaleak proposatzen duen ibilbide orria , industriaren alderditik ere, klima aldaketak planteatzen duen erronka handiari aurre egiteko. “`Green Deal´ honetan jasotzen diren konpromisoak eta industriaren konpromisoak ez daude elkarren kontra, ez dira antagonikoak, guztiz alderantziz: klima aldaketaren kontrako erronkak aukera bat dira industriarentzat”, nabarmendu du Tapiak. EAJ-PNVk Hernaniko Zikuñaga industrialdea aukeratu du jarduera ekonomikoaren bultzatzailea izateaz gain ingurumena errespetatuko duen konpromisoa aurkezteko. Ekitaldia amaitutakoan, Urkulluk eta Tapiak, Zikuñaga Paper lantegiko instalazioak bisitatu dituzte.

Urkulluk hitzeman du Euskadin bultzatzaile jo daitezkeen enpresak kokatuta dauden herri eta eskualdeetan sustraitzea bermatzeko lana egingo duela parte hartze publiko eta pribatua uztartuko duten funtsen bidez. “Herri helburu estrategikoa da”, esan du. Halaber, Urkulluk erronka digitala deritzonaz eta digitalizazioari eman beharreko bultzadaz hitz egin du, bereziki enpresa txiki eta ertainei dagokien aldetik. “5G abiadura handiko sareak hedatzeko hamar proiektu pilotu garatuko ditugu”, iragarri du. Lehendakariak era berean proposatu du Bio-osasuneko Klusterra sortzea, esparru horretan ekosistema zientifiko, teknologiko eta enpresarial sendoa. “Helburua da osasun sistemaren beharrei erantzuna ematea, alderdi industrialetik ere herritargoaren zahartzetik eratorritako beharrei ere erantzutea xede”. Beste helburuak dira automozio sektorearen dinamizazioa eta mugikortasun elektrikorako trantsizioa egitea , eta helburu horrekin egingo dira,hain zuzen AICk Amorebietan daukan zentroa handitzeko lanak.

Tapiak bere aldetik baieztatu duenez, Hernani zorioneko herria da “Euskadiko hainbat enpresek bizi izan duten eraldaketa industrialaren lekuko” izan delako. Sailburu andrearen esanetan “produkzio eta sistemak prozesu jasangarriagoetara bideratu dira,eta Euskadiko enpresek urrats garrantzitsuak eman dituzte are produkzio jasangarrirako, baina oraindik hainbat gauza ditugu egiteko”. Horregatik, Gipuzkoako hautagaiak berretsi du EAJ-PNVk industria jasangarriaren alde egiten duen apustua: “industria jasangarria, klima aldaketaren kontrako borrokarekin lotua eta konprometitua”.