Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2019/03/14

Unai Grajales: “Funtsezko pausoa eman dugu eredu energetiko baterantz trantsizioa egiteko”

Legebiltzarkide jeltzaleak uste du klima aldaketari aurre egiteko, trantsizio energetikoa politika publikoen lehentasun izan behar da. Hori dela eta, euskal Ganberak adituen batzorde bat sortzea onartu du, 2050.urterarteko bideorria diseinatuko duena

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Duela bi urtetik hona hitz egin dugu energiaren inguruan herri itun bat eraiki beharraz. Ziur nago gaur lehen harria jarri dugula, energia eredu berri baterantz joateko trantsizio horretan”, esan du Unai Grajales EAJ-PNVren legebiltzarkideak.

Euskal Ganberak –talde guztien aldeko botoez, PPrenak izan ezik- Eusko Jaurlaritzari eskatu dio, osteguneko bilkuran, abian jar ditzala Energiaren Euskal Ituna lortzeko lanak. Helburua da energia fosileko baliabideen erabilera gainditzea eta aldaketa klimatikoari aurre egitea. “Trantsizio energetikoa politika publikoen lehentasun bilakatu behar da. Prozesu atzeraezin horretan, funtsezkoa da trantsizio energetikoari buruzko eztabaida zabala abiatzea”, esan du Grajalesek.

Hori dela eta, trantsizio energetikorako bideorri bat diseinatuko da, adituen talde baten bidez. Bere egitekoa izango da proiektu bat diseinatzea, Euskadik lor dezan karbono-emisioetan neutrala izatea, alegia, 2050.urterako zero emisio lortzea termino netotan.

Ordezkari jeltzaleak adierazi du trantsizio horrek jarduerak beharko dituela, kontsumo-ohiturak eta moduak aldatzea ahalbidetuko dutenak, erregai fosilak baztertuko dituztenak eta jatorri berriztagarriko energia integratuko dutenak. “Aldaketa hori eman daiteke eta eman beharra dago, erabiltzaileentzat energia-bide arrazoizko bat mantentzen den bitartean eta betiere horniduraren suministroa bermatuta”.

Grajalesek nabarmendu du ekimen hori Eusko Legebiltzarretik beretik abiatu izana, “adostasun zabalaz”. “Garrantzitsua da bidea Legebiltzarretik hastea, gaurkoa bezain akordio zabalaz. Uste dut oso garrantzitsua dela albo batera egin izana, moduren batean, bide orria ezarriko duen adituen taldeak bere lana egin dezan. Gai baldin bagara erakundearteko eta gizartearen akordio bat finkatzeko, akordioak bide onetik gauzatzea bermatuta dago”, esan du.