Prentsa Aretoa
2018/06/28
EAJ-PNVk ospatu egiten du gaur bi lege onartu izana, Lanbide Heziketakoa eta Portuena, Euskadiko bi sektore estrategiko finkatzen lagunduko baitute
Eusko Legebiltzarraren gaurko Osoko Bilkurak –bilkuraldiko azkenak- bi lege onartu DITU, Portuena –Eusko Jaurlaritzak sustatutakoa- eta Lanbide Heziketakoa –Jaurlaritza babesten duten taldeek sustatutakoa-. EAJ-PNVrentzat, funtsezkoak dira biak, baldin eta hezkuntza eta arrantza bezalako bi sektore indartsu eta erreferentziazkoetako erronkei erantzun eta aurre egin nahi badiegu. Bi arau espezifiko, lehiakortasuna indartzeko eta etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko
LANBIDE HEZIKETAKO LEGEA
“Euskadik behar duen Lanbide Heziketa izango du, enpresen eta enpleguaren premia berrietara egokitzen jakiteko. Euskadik bermez erantzungo dio espezializazioaren eta goi kualifikazioaren erronkari, Lanbide Heziketa berria posible egingo duen legeari esker”. Halaxe laburtu du Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak Lanbide Heziketaren Legea, gaur Euskal Ganberak onartu duena. Jaurlaritza babesten duten taldeek (EAJ-PNVk eta PSE-EEk) aurkeztutako taldeen eskutik iritsi zen legea, eta babes zabala jaso du.
Urrutiaren ustez, arau hori onartzea funtsezkoa zen, Euskadi baldintzarik onenetan ezartzeko Europak helburu ezarri duen eredu ekonomiko berrian, non pertsonen enplegugarritasuna eta enpresen lehiakortasuna ardatz izan behar diren. “Egungo eta etorkizuneko aldaketei aurre egiteko dugun tresnarik onenetakoa da gaur egun Lanbide Heziketa. Eraldaketa horiek behartzen gaituzte horiek gainditzeko prestatzera. Tendentziek enplegu-mota berrietarantz jotzen dute, prestakuntza eta espezializazio handiagoa eskatzen dutenak, eta ezin gara atzean geratu”. EAJ-PNVren parlamentariaren arabera, lege horren bidez, Lanbide Heziketa malgua eta modernoa izango dugu, ikasleen kualifikazioa eta enplegugarritasun-maila hobetzeko gai izango dena.
Urrutiak nabarmendu du arauean integratu dela hizkuntzen trataera, “euskararen presentzia bermatuta Lanbide Heziketaren sisteman, eta atzerriko hizkuntzen hedapena indartuta, ingelesa bereziki”.
PORTUEN LEGEA
Euskadik arau propioak izango ditu itsas-garraioarekin eta portuekin lotutako jarduera arautzeko. Halakorik ez zegoenez, sektorea Estatuko legeen eta maila txikiagoko arauen menpe zegoen. Gaur, transferentzia 36 urtez kudeatu ondoren, Eusko Legebiltzarrak oniritzia eman dio lege berriari. “Gure portuei eta jendeari ahalbidetuko dio tresna berriak eskuratzea, arlo komertzialean eta arrantzakoan hazteko eta garatzeko, baina baita ere aisialdiari eta kirolari lotutako arlo berrietan ere”. Luis Javier Telleria legebiltzarkide jeltzaleak pozez hartu du Legea onartzeko erabakia. Bere ustez, “lagunduko digu zerbitzu hobeak ematen, sektorea antolatzen eta jarduera turistikoei bide ematen, tradizioak alboratu gabe”. Telleriaren iritziz, albiste paregabea da, hainbat aldiz saiatu ondoren, portuek azkenean pauta generiko bati izango dutelako, arautzeko eta etorkizuneko helburuak finkatzeko. Lege gero eta beharrezkoagoa, adierazi du, “kontuan baldin badugu portuek beren jarduera dibertsifikatu dutela eta erregulazio konplexuagoa behar dutela”, arau partzial txikiagoek ematen dutenarekin alderatuta.
Lege berriak erkidegoko portu guztiak arautuko ditu, Bilbokoa eta Pasaikoa izan ezik, interes orokorrekoak eta Estatuaren eskumenekoak baitira (horiek transferitzea eskatzen jarraitzen dugu). Eusko Jaurlaritzak jarraituko du Euskadiko portu-politika garatzen eta gauzatzen, eta Euskal Kirol Portuak (EKP) zuzenbide pribatuko organismo publikoak hartuko du itsas- eta aisialdi-erabilerako portu-instalazioen kudeaketa. Organismo horren izaera juridiko berria, Telleriaren ustez, beharrezkoa zen “azken urteotan gure portuen inguruan aisialdi-jarduerekin lotutako guztiak izan duen gorakada ikusita”. Esan duenez, horrek “erantzun bat eskatzen zion Administrazioari eta Legebiltzar honi”. “Lege honek ahalbidetuko du jarduera tradizionalek jarraitzea, eta modu arinagoan hazi ahal izatea; eta, horrekin batera, portuko neoekonomia garatu ahal izatea horregatik jatorriak sufritu beharrik gabe”. EAJ-PNVren parlamentariak gogora ekarri du Euskadik itsasoarekin eta portu-jarduerarekin duen lotura historikoa, ekonomikoa eta soziala, eta baita ere Euskadiren ekonomiarekiko eta garapenarekiko duten ondorio positiboak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15