Prentsa Aretoa
2018/02/13
EAJ-PNVk Espainiako gobernuari exijitu dio “hitzartutakoa” bete dezala eta Euskadiko enpresei energia tarifa berria aplika diezaiela
Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak uste du Rajoyren Gobernuak ez lituzkeela energia tarifa berriak Estatuko Aurrekontu Orokorrei EAJ-PNVk eman diezaieken balizko babesaren arabera baldintzatu behar atzo Energia Ministroak adierazi bezala. ”Borondate politikoa baldin badago,gai hau gaur bertan konpon daiteke”, esan du
Josune Gorospe EAJ-PNVko legebiltzarkideak Mariano Rajoyri exijitu dio Euskadiko enpresek gaur egun ordaindu behar dituzten goi tentsioko energia tarifak- gainerako autonomia erkidego gehienetan ordaintzen direnak baino garestiagoak- ezabatzearen inguruan “adostutakoa eta hitzartutakoa” betetzea; era berean, Espainiako gobernuari eskatu dio tarifa berriak EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontuei eman diezaiokeen balizko babesaren arabera ez baldintzatzea, atzo Álvaro Nadal Energia ministroak iragarri bezala.
Bizkaia Irratiari eskainitako elkarrizketan, Gorospek berretsi du Rajoyren gobernua iaz adostutako hitzarmena urratzen ari dela. Hitzarmen haren arabera argindar konexioaren bidesariak merkatzeko akordioa hartu zen eta Euskadiko enpresentzat onuragarria izango zen, “baina beste planteamendu politikoren arabera baldintzatu gabe”.
Zentzu berean, ordezkari jeltzaleak azpimarratu du “borondate politikoarekin” eta “hitz egiteko prest” egotekotan, Euskadiko enpresek ez luketela diskriminazio hori jasan beharko. Dena dela, Gorospek era berean adierazi du gaur egun Katalunian normalizazio politikorik ez egoteak ere negoziaketa egokiak eragozten dituela. “Borondate politikoarekin eta hitz egiteko prest egotekotan, gaur bertan arazoa konpon liteke, baina zoritxarrez, Katalunian 155.artikuluaren aplikazioak elkarrizketa guztiak eragozten ditu” esan du.
Aurrerapen ekonomiko-finantzarioa
Gorospek era berean ekarri du gogora iragan urteko diru-bilketa fiskala, eta esan du 2017a nahiko onuragarria izan dela %11,8ko igoera eman delako.
Legebiltzarkide jeltzalearen esanetan, suspertze ekonomikoaz gain, aurrerapen hau eman ahal izan da Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako gobernuaren artean Kupoaren inguruan eginiko negoziaketaren ondorioz lortutako hobekuntzagatik- 600 milioi euro gehiago Euskadiko kutxetan-; eta 2013an Batzar Nagusietan suspertze ekonomikorako onartu ziren erreformei esker, zeinak 2014an indarrean sartu ziren.
“Hauek neurri guztiek Eusko Jaurlaritzari ahalbidetu diote 729,8 milioi euro eskuratzea eta, besteak beste, inbertsioak egin dira Osakidetzan, garraioan, hezkuntzan eta beka,unibertsitate eta haurreskoletan; funtzionario publikoen aparteko soldatak ordaindu dira eta zor publikoa ordaintzeko eta kutxako soberakin gisa geratu da. Horrela, Euskadiko aldundiek eta udalek ere banaketa horretan dagokien dirua jasoko dute”, amaitu du Gorospek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15