Prentsa Aretoa
2017/11/16
Egibar: “Ez da Euskadi eta Kataluniarentzat konponbide iraunkorrik egongo, subjektu politiko gisa aitortu eta errespetatu arte”
Eusko Legebiltzarrak, EAJ-PNVren ekimena onetsita, babestu eta errespetatu egiten ditu Kataluniako Parlamentuak iragan urriaren 27an hartutako erabakiak: Kataluniaren subiranotasunaren inguruko ebazpenak eta prozesu eratzailea
“Legearen baitako elkarrizketak” esan nahi du espainiar subiranotasuna gailendu egiten zaiola euskal edo katalan subiranotasunari. Elkarrizketari legearen muga jartzeak hori dakarrela ohartarazi du EAJ-PNVren bozeramaile parlamentariak, Joseba Egibarrek. “Elkarrizketak fruitu eman dezan, eskubide politiko berberak aitortu behar dira. Eta, beraz, aldeen berdintasunean oinarritutako harremana izan behar da”.
Osteguneko bilkurako hitzartzean, Egibarrek nabarmendu du katalan herritarrei dagokiela beren etorkizun kolektiboa erabakitzea. “Katalanek eskubidea dute beren etorkizuna erabakitzeko, eta baita gauzatzeko ere. Gaitasun hori beraiei baino ez dagokie. Erabakien irismena eta ondorioak negoziatu beharko dituzte, elkarrizketaren bidez, berdintasuneko harremanean oinarritutako elkarrizketaren bidez, beren etorkizuna erabaki dezaten”.
Hori dela eta, ordezkari jeltzaleak salatu egin du Mariano Rajoy espainiar Gobernuko presidentearen jarrera. Rajoyk, legearen baitako elkarrizketa eskatuz, subiranotasun baten gorentasun-eredua inposatu du, beste subiranotasun baten kontra. Hori dela eta, Egibarrek ziurtatu duenez, “errealitate nazionalen eskubide politikoak errespetatzen ez diren bitartean, ez da konponbide iraunkorrik egongo”.
EAJ-PNVren ekimena onetsi du gaur Legebiltzarrak, EH Bilduren botoei esker. Egibarrek nabarmendu du ekimenak errespetatu eta lagundu egiten dituela Parlament-ak pasa den urriaren 27ko bilkuran hartutako erabakiak, Catalunyaren burujabetasuna eta prozedura eratzaileari buruzkoak; eta errefusatu egiten dituela Estatuko Gobernuak Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaz baliatuz hartu dituen salbuespenezko neurriak –izan ere, neurri horiek Catalunyaren ordezkaritza instituzionala eta haren autogobernu gaitasuna moztu egiten dituzte, azken hau Catalunyako nazioari berez dagokion eskubidea izan beharrean, Gutun Aitortu bihurtuz-.
Amaitzeko, Egibarrek azpimarratu du Kataluniako gizarteari eta bere ordezkaritza instituzionalari dagokiola, eta ez beste inori, bere etorkizuna erabakitzea, betiere bide baketsu eta demokratikoak erabiliz.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15