Prentsa Aretoa
2017/10/06
Iñigo Urkulluk elkarrizketa eta bitartekaritzaren aldeko apustua berretsi du Kataluniaren independentzia-nahi zilegiari erantzuteko
Lehendakariak baieztatu du ez dela eserita geratuko “trenen arteko talka gertatu eta errailetik irteten direla ikusi arte”. “Nahiago dut konponbideak bilatzeari ekin”
Iñigo Urkullu Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean eginiko kontrol bilkuran aldarrikatu du galdeketa hitzarmen bidez eta lege barruan egiteko beharra, Euskadi eta Katalunia bezalako nazioak aitortzera begira. “Independentzia-nahia zilegi da eta oso sustraituta dago. Kataluniar herriak, euskal herriak bezala, adierazteko aukera eta bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko aukera izan behar du” esan du. Urkulluk era berean berretsi du elkarrizketaren, akordioaren eta Katalunia osoarentzako konponbideak bilatzearen alde egiten duen apustua eta, eskatuko balitzaio, lurralde auziari buruz hitz egiteko eta bitartekari lana egiteko eskaini du bere burua. Urkulluk era berean azpimarratu du “fede onez” Konstituzioaren aldarazpenaren inguruan negoziatu beharra dagoela, erreferenduma egin ondoren independentzia egingarria izan dadin. “Nire aldetik behintzat, ez naiz eserita geratuko trenen arteko talka gertatu eta errailetik irteten direla ikusi arte. Are gutxiago, hori sustatzeko. Nahiago dut konponbideak bilatzeari ekin, errealismoan eta akordioetara iristeko borondatean oinarrituta, jende aurrean egiten ditudan adierazpenetan zein publiko egiten ez ditudanetan”.
Lehendakariak gogoratu du bitartekaritza behar hau nazioarte mailan ematen ari den deia dela eta Kataluniako hainbat ordezkari politikok ez ezik Puigdemont President-ak ere adierazi duela. “Jarrera honek erantzuten dio euskal gizartearen gehiengoaren nahiari. Erabakitzeko eskubidea bezain errotuta dago konponbide hitzartua behar delako aldarria. Berriz esango dut, erabakitzeko eskubide askea legez eta hitzartuta. Errealitate hori osorik”, esan du Urkulluk.
Urkulluk berriz ere adierazi du kezkatuta dagoela Katalunian bizi duten egoera “delikatu,kezkagarri eta larriagatik” eta berretsi du adostutako konponbidea bilatzen lagundu nahi duela. “Ez da oso politikoa Kataluniako egoeratik probetxua atera nahi izatea. Ez nago ados, oraingo egoera baliatuz, kataluniar bidearen imitazio mimetikoa egitearekin, errealitateari begiratu gabe eta ondorioak kontuan hartu gabe”. “Gure erantzukizuna -amaitu du- politika egitea da, elkarrizketa eta akordio-bideak ahalbidetzea eta bultzatzea, arazo politikoei irtenbide politikoak emateko”. “Gatazka saihestu beharra dago-amaitu du-”. “Euskadi beti Kataluniarekin”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15