Prentsa Aretoa

2017/06/21

Egibar: “EAJk ezarri du bere proiektua estatus berria definitzeko: ahalik eta adostasun zabalena, inongo betorik gabe”

Legebiltzarreko bozeramaile jeltzaleak EAJ-PNVk euskal autogobernua eguneratzeko finkatutako proiektu politikoa nabarmendu du. Erronka nagusia “Euskadiren estatus juridiko-politikoa definitzeko orduan ahalik eta adostasun zabalena lortzea da, betorik gabe”. Horretarako, funtsezkotzat jo du euskal herritarren partehartzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Ponentzian, Joseba Egibarrek berriro ere azaldu du euskal autogobernua eguneratzeko proposamen jeltzalea: ponentzian parte hartzen duten legebiltzar-taldeek estatus berriaren oinarri eta printzipioak adostu ondoren, testu artikulatuaren zirriborroa idazteko prozedurarik egokiena erabaki beharko dute. Testu hori euskal Ganberan aztertu eta erregistratu beharko da, Lege Proposamen baten bidez, horren alde dauden legebiltzar-taldeek sinatuta. Jarraian, indarrean dauden prozedura legalak jarraituz tramitatu beharko da.

Egibarrek azaldu duenez, behin Legebiltzarrak testua onartuta, EAJ-PNVk proposatzen du kontsulta gaitzailea egitea, Estatu espainiarrarekin negoziatu aurretik. “EAJk proposatu du, betiere elkarrizketaren bidetik, ahalik eta akordiorik eta adostasunik zabalena lortzea, betorik gabe. Euskadiren proiektu politikoa, laborala, soziala, ekonomikoa, finantzarioa… definitzeaz dihardugu. Oinarri horietatik abiatuta landu beharreko prozesu partehartzailea da. Testu artikulatua sortu, kontsulta loteslea egin negoziazio-fasera igaro aurretik. Ondoren, aldebikotasunetik, legalitate-printzipioa eta printzipio demokratikoa uztartu, akordio bat bilatzeko. Akordioa egonez gero, berresteko garaia izango da. Akordiorik ez badago, prozesuak ez du jarraituko eta Eusko Legebiltzarrera itzuliko da. Hori da EAJk definitutakoa. Ebaluatu daitekeen bide edo ibilbide politikorako definizio argia”, esan du.