Prentsa Aretoa

2017/05/04

Gorospe: “EAJ-PNVk ausardia politikoz jokatu du, Euskadiren interesak lehenetsiz akordio bat erdiesteko”

Legebiltzarkide jeltzaleak gaitzetsi egin du EH Bilduren jarrera arduragabea, “euskal gizarte osoaren ongizaterako oso akordio positiboaren edukia ezagutu gabe, kritikatu egin duelako”. Gorospek baieztatu du koalizio abertzalearen arazoa “ez dela PP, ezta aurrekontuak ere”, baizik eta eurak ez direla akordioaren egileak izan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Helburuak lortzeko ausardia politikoa eta konpromiso politikoa EAJren akuilu dira. Kanpainan hamaika aldiz hartutako konpromisoa bete dute gure bozeramaileek: Madrilen Euskal Agenda defendatzea. Nork bere interesen gainetik jarriz Herri interesak. Irudia kaltetzeko ustezko arriskua hartuz, euskal gizartearen aurrerapenaren eta ongizatearen aldeko akordioa lortzearren”. Josune Gorospe parlamentari jeltzaleak halaxe defendatu du azken asteotan EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak izandako lan-ildoa, atzo bertan aurrekontu-akordioa eta espainiar Gobernuarekin Kupoari buruzko akordioa izan dituena ondorio. Gorospek behin eta berriro gogoratu du bere alderdiak Herri gaiak lehenesten dituela, euskal herritar guztien onurarakoak.

Gorosperen ustez, akordio positiboa da. Euskadira inbertsioak eta enplegua eta garapen ekonomikoa ekartzeaz gain, Kontzertu Ekonomikoaren balio politikoa eta soziala sendotuko ditu. “Autogobernuak ondo funtzionatzeko, funtsezko ardatzak dira euskal erakundeen eta Gobernu zentralaren arteko elkarrizketa eta akordioa, kupoaren kitapenari eta bost urteko legearen inguruan. Lehentasuna da talde parlamentario honentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat eta EAJrentzat, Madrilgo negoziaketetan argi erakutsi bezala”.

EH Bilduren negoziazio-prozesuko jarrera gaitzetsi du legebiltzarkide jeltzaleak. Izan ere, Euskadiren interesentzat akordioak dakartzan onurak ospatu beharrean, kritikatu baino ez du egin. “Adostutakoa zer den jakin gabe kritikatzea arduragabekeria politikoa da, eta hortan dabil ezer abertzalea”. Gorosperen iritziz, EH Bildurentzat arazoa ez da ez PP ez aurrekontuak, baizik eta ez dutela akordio horretan parte hartu. “PP politikoki inhabilitatuta baldin badago, ez da ulergarria EH Bilduk PPrekin hitz egin eta akordioak lortzea, beste hainbat erakundetan egin bezala: Legebiltzarra, Batzar Nagusiak edo Udalak. PP bera da. EH Bilduk Madrilen aukera izango balu PPrekin hitz egiteko, ez al luke aukera baliatuko, adibidez, presoen egoeraz hitz egiteko?”. Ezingo ditugu herri gisa dauzkagun arazoak konponbdu ez baldin baditugu akordioak lantzen, ez baldin baditugu elkarrizketa eta desberdinen arteko harremanak abiatzen.  Gorospek EH Bilduren inkoherentzia salatu du, gatazka politikorako konponbidea eskatzen baitio Espainiako Gobernuari eta, aldi berean, berarekin hitz egiteari betoa ezartzen baitio.