Prentsa Aretoa
2017/04/11
Josune Gorospe: “Emantzipazio faltaren ondorioz, EH Bilduk Euskadiren aurrerapenerako aukera berria galdu du”
Legebiltzarkide jeltzaleak baieztatu duenez, “EH Bilduri beharrezko ausardia falta zaio, irizpide propioz erabakiak hartzeko”. Hori dela eta, behingoz politikoki emantzipatzeko animatu ditu
- “Emantzipatu zaitezte politikoki”, eskatu die Euzko Abertzaleak talde parlamentariko legebiltzarkideak. Halaber, irizpide propioz jardutera animatu ditu, ausardiaz, bertigorik gabe, bere erabaki politikoen ardura bere gain hartuz.
- “EAJ-PNVtik gure negoziazio-borondate zintzoa adierazi dugu. Horretarako oinarri hartu dugu Arabako aurrekontu-akordioa, fiskalitateari buruzko atala zuena”. Hala ere, ordezkari abertzaleak deitoratu duenez, lau hilabete geroago “akordioa iraungi dela dirudi. Zer nolako egonkortasuna eman diezaioke Bilduk Gobernu bati, zuekin lortutako akordioak hilabete gutxiren buruan iraungitzen badira?”.
- Posizio maximalistez eta gaitzespenez jositako diskurtsoa fortzatu izana, akats estrategiko bat estaltzeko taktika gisa, Urkullu Lehendakariaren Jaurlaritzarekin aurrekontu-akordiorik ez lortzean. “Akats estrategiko horrek Legebiltzarreko joko politikorako gunetik kanporatu ditu aldi baterako”.
Eusko Legebiltzarrak XI. legegintzaldiko lehen euskal Aurrekontuak onartu ditu asteartean, EAJ-PNVk eta PSE-EEk Alderdi Popularrarekin lortutako akordioari esker. EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos taldeek 2017ko aurrekontuen aurka bozkatu dute. Aurrekontu horiek 11.059 milioi eurokoak dira, alegia, iazkoak baino %1,2 gehiago, eta horien %76 gizarte politiketara eta enplegua sortzera bideratu dira.
Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzale eta bozeramaile ekonomikoak EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos taldeei leporatu die ez dutela benetako eredu sozio-ekonomiko propiorik, eta hitzaldi handietan galtzen direla. “Ez dute argi definitutako eredu sozioekonomiko propiorik, ez dira hori egituratzeko gai. Horregatik, eredu faltaren aurrean, hitz jokoa ontzat eman dutela dirudi, eta beren ahalegin osoa jarri dute diskurtso alternatibo bat egiteko. Baina edukirik gabeko hitz hutsak dira”.
Halaber, mezu zuzena bidali die bai PPri, bai EH Bildu eta Elkarrekin-Podemosi. Hirurei argi utzi die EAJ-PNVk ez dituela inhabilitazioak, betoak eta bazterketa politikoak onartuko. “Ganberako muturren arteko dialektika politikoa da hori, eta zuek ahaleginduta ere, ez gaituzue hora eramango”. Baieztatu du “Euskadin normalizazio politikoan aurrera egin beharra daukagula”, eta pertsonek beren botoaz ezgaitzen dituztela alderdi politikoak, aldi baterako edo behin betiko, eszena politikoan jarduteko.
Gorospek ordezkari jeltzaleen eta Urkulluren Exekutiboaren ardura politikoa nabarmendu du, Euskadin egonkortasun osoa lortzeko konpromisoa dela eta. “Aurrekontu akordioa ezinbestekoa da herri baten egonkortasuna bermatzeko eta gobernu batek bere programan jasotako konpromisoak lortzeko”. Hori dela eta, adostasun une hau erabatekoa izan ez bada ere, dei egin die legegintzaldian zehar elkarrizketari eta negoziazio borondateari eusteko. “Aukera berriak izango ditugu eta gure ateek irekita jarraituko dute, pertosnen bizi kalitatea hobetzeko eta Euskadi eraikitzen aurrera egiteko”, amaitu du Gorospek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15