Prentsa Aretoa

2017/04/05

Jaurlaritzak tinko mantentzen du UPV/EHUren bikaintasunerako apustua, baieztatu du EAJ-PNVk

Gotzone Sagardui legebiltzarkidearen ustez, UPV/EHU euskal unibertsitate-sistemaren baitako protagonista nagusietako bat da, eta formakuntzarako, ikerkuntzarako eta ezagutzaren transferentziarako baliabideak hobetzen eta garatzen jarraitu beharra dauka. Horretarako, arrakastarako giltzarri gisa nabarmendu ditu bikaintasuna, espezializazioa eta nazioartekotzea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak agerraldia egin du asteazkeneko legebiltzar-batzordean, datozen urteotan garatuko duen unibertsitate-politika azaltzeko. Gotzone Sagarduik bertan adierazi duenez, beharrezkoa da unibertsitate-hezkuntzaren eta oinarrizko ikerketaren aldeko estrategia indartzea, eta hori nagusiki unibertsitate-eremuan ematen da. “Bikaintasunaren, espezializazioaren eta nazioartekotzearen aldeko gure apustua dauka, arrakastarako giltzarri gisa. Aspektu horiek guztiak bere proposamenean jasota daude, eta proposamen horrek lehentasunak jasotzen ditu, lerrokatuta daudenak herriaren eta Eusko Jaurlaritzaren garapen ekonomikoko eta lehiakortasuneko eremuekin, ildo estrategikoekin.

Ordezkari jeltzaleak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak konpromiso irmoa duela euskal unibertsitate-sistema garatzen jarraitzeko, emaitzetara orientatutako kudeaketaz, inguru globalera egokitzeko gaitasunaz -euskal gizartearen etorkizuneko erronkei erantzungo dionaz-. Hori dela eta, Sagarduik Balluerka errektorearen hitzak aipatu ditu. Errektoreak Administrazio eta Zerbitzuetako langileak aipatu ditu, langileak barne, eta unibertsitate-komunitate osoa, “konprometituta baitaude” kudeaketa gardenarekin eta gobernu onarekin, herritarren zerbitzu publikoetarako sarbidea bermatzeko helburuarekin, eta baita herritarren informazio-ulermena, -argitasuna, -egiazkotasuna eta –erabilera bermatzeko ere.

Halaber, ordezkari jeltzaleak esan du prozedimenduen gardentasuna, publizitate aktiboa eta sinplifikazioa - Errektoreak ere erronka horiek aipatu ditu, kudeaketaren inguruan dituen erronken artean- giltzarri izan behar dira erakunde publiko batek gizarteari eman beharreko zerbitzuan. “Hori da gizarte osoak unibertsitatea propio sentitzea ahalbidetzeko modu bakarra, beren eskariei aurrea hartzen”, nabarmendu du Sagarduik.

Azkenik, ordezkari jeltzaleak nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUrekin eta bere ikasleekin duen konpromisoa, beka eta laguntza eredu propioa garatuz aukera berdintasuna laguntzeko, bai unibertsitate-hezkuntzan zein ikerketa-karrera egiteko. “Zeharo bat gatoz Unibertsitatea eta enpresaren arteko etengabeko elkarrizketaren beharrarekin. Gerturatze hori garrantzitsua da ikerketaren emaitzen gardentasunean, zerbitzuen prestazioan, unibertsitateko ikasleen enplegugarritasun aukerak hobetzean. Gainera, garrantzitsua da zuzenean kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko, bai irakasle gisa, bai administrazioko eta zerbitzuetako langile gisa”, amaitu du Sagarduik.