Prentsa Aretoa
2017/02/15
EAJ-PNVren ustez, hezkuntza sistema hobetzeko guztion elkarlanerako momentua da
Jone Berriozabal legebiltzarkideak alderdi politiko guztiei eta hezkuntza komunitateari eskatu die “norabide berean arraun egin dezatela”, gure hezkuntza sistemaren hobetzean eta bikaintasunean aurrera egite aldera. “Hezkuntza Herri erronkatzat dugu, guztioi dagokigun erronka, eta alderdikerietatik urrun, elkarlana eskatzen diguna”
EAJ-PNVrentzat, hezkuntza da Herri erronka handienetako bat. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo du alderdien eta hezkuntza komunitate osoaren batasuna, hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatuko duen bikaintasun-eredu baterantz aurrera egin ahal izateko. Jone Berriozabal legebiltzarkideak hezkuntza alderdikerietatik kanpo uztea eskatu du, hezkuntzak behar duen etengabeko hobekuntzan elkarrekin aurrera egiteko. “EAJ-PNVrentzat, hezkuntza Herri erronka da. Konpromiso hori berretsi dugu gaur: hezkuntza ereduarekin dugun konpromisoa, inor atzean utzi gabe, etengabeko hobekuntzan aurrera egingo duena, eta printzipio gisa izango dituena inklusibitatea, ekitatea, aniztasunaren trataera eta aukera berdintasuna. Alboratu ditzagun nork bere interesak eta kritika suntsigarriak, elkarlanerako eta elkarrizketa partekaturako espazioak aurkitzeko”. Berriozabalek esan duenez, hezkuntza oinarrizko zerbitzu publikoa da, “alderdien arteko norgehiagoketatik kanpo” geratu beharrekoa.
Ordezkari jeltzaleak laguntza eta babesa eskaini dizkio Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eredua hobetzeko jarriko dituen ekimen eta neurri guztientzat. Sailburuak agerraldia egin du gaur arratsaldean Eusko Legebiltzarrean, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak egindako txostena aurkezteko, PISA txosteneko emaitzen ondoriozkoa, eta lortutako emaitzak hobetzeko neurri zehatz sorta jasotzen duena. Egin beharreko ekimenen artean, nabarmentzekoak dira ikasgelan ikasketa-eredu berria garatzeko trasnak abian jartzea, irakurketa ulermeneko prozesuaren hobekuntza edo irakasleen formakuntza. Berriozabalen esanetan, beren artean gehigarriak diren neurriak dira, eta beren funts nagusia hezkuntza zentroko bertako lana da. “Gure ustez, ikastetxea da neurri transbertsal horiek ezartzeko unitate egokia, eta bere ikasleen ezaugarrietara eta testuinguru zehatzera egokitzekoa”. Esan duenez, PISAren emaitzek, beste ebaluazio batzuetan izandakoek bezala, irakaskuntza hobetzeko akuilu izan behar dute. Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du 2015eko PISAren emaitzak ezagutu aurretik, zegoeneko, Sailak abian jarri zituela hainbat hobekuntza-mekanismo. “2015-2016 ikasturtean hezkuntza kurrikulum berriak onartu genituen, DBHn zientzia-ikastorduak %33 igo zituztenak, eta baita irakaskuntza sistema hobetzeko plan bat ere. Horien emaitzakez dira oraindik ebaluatu, baina beren helburua da irakaskuntza sistema bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea”.
Autokritika egitea funtsezkoa dela adierazi du Berriozabalek, baina “autokritika egitea bezain garrantzitsua da etorkizunera begiratzea, balizko esku-hartzerako eta hobetzeko neurriak identifikatzea horiek ezartze aldera, eta, hala dagokionean, emaitzak ebaluatzea”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15