Prentsa Aretoa

2017/02/08

Iturrate: “Beharrezkoa da politika publikoetan Giza Eskubideen kontzeptua indartzea, bizikidetzarekiko mehatxu berriei erantzuteko”

EAJ-PNVko legebiltzarkideak pozez hartu du Eusko Jaurlaritzaren erabakia, Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzaren lanetan lehentasunen agenda politiko berria sartzekoa. Idazkaritza horrek izen berria hartuko du: Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza

rss Ezagutzera eman
Iturrate: “Beharrezkoa da politika publikoetan Giza Eskubideen kontzeptua indartzea, bizikidetzarekiko mehatxu berriei erantzuteko”

ARGAZKIA JAITSI

 “Gizarteak Aurrera egiten du, ahaztu gabe, terrorismoaren eta indarkeriaren aldia itxi nahian. Orain Giza Eskubideak finkatzeko lan egitea dagokigu, Europa astintzen ari den arrazismo olatua bezalako arriskuen aurrean", esan du.

“ETAk borroka armatua aldarrikatu zuenetik bost urte igarota, eta bizikidetzarako mehatxu eta erronka berriak izanik, erakundeek garai berrietara egokitu beharra daukate, euskal gizarteak egiten diharduen bezalaxe”. Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak begi onez ikusi du Bake eta Bizikidetza Idazkariko politiken aldaketak, datorren legegintzaldi honetan bultzatuko direnak eta gaur Jonan Fernandez Idazkari Nagusiak Eusko Legebiltzarrean azaldu dituenak. Aurrerantzean, Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza izango da izena. “Gizarteak Aurrera darrai, terrorismoaren eta indarkeriaren garaia ondo baina ahaztu gabe itxi nahian. Aurrera goaz agenda politiko berri baterantz, erdigunean duena mehatxatuta ikusten dugun kontzeptu bat: Giza Eskubideak”. Giza Eskubideen ikuspegia politika publiko guztietan sartzea, Iturrateren hitzetan, funtsezkoa da indarkeria behin betiko amaitzen laguntzeko eta bizikidetza normalizatua finkatzeko; baita Europan ematen ari diren mehatxu berriak geldiarazteko ere. “Arrazakeria eta xenofobia olatu bat dago, Europa eta mundo osoa zeharkatzen ari dena, eta horren arriskua errealitatea da Euskadin. Horri aurre hartu behar diogu, aniztasuna eta inklusioa bezalako kontzeptuak politika publikoen bidez lantzen. Krisi humanitario larria daukagu errefuxiatu eta etorkinekin, eta urgatzi beharra daukagu”.

Agenda berri honekin batera joango da duela hainbat urtetik Euskadin indarkeria amaitzeko eta bizikidetza normalizatzeko mantendutakoa. Ildo horretan, Iturratek balioan jarri du euskal ganberan aurki abian jarriko den Memoria eta Bizikidetza Ponentzia. “Tresna oso baliagarria eta laguntza handikoa guztion artean elkarrizketatik eta adostasunetik Aurrera egiteko. Etorkizunera begiratzeko, iragana aaztu gabe. Memoria, berriro ez errepikatzeko berme gisa, eta memoria gutako bakoitzak gure ardurak onartzeko eta iraganaren gogoeta kritikoa egiteko”.

Legebiltzarkide jeltzaleak berretsi egin ditu EAJ-PNVren konpromiso irmoak ETAri desagertzea exijitzeko, guztiaren gainetik bizitzaren balioa jarriz eta, bazterketarik gabe, biktima guztiak aitortuz. “Horiek dira gure printzipio etiko eta demokratikoak, gure jardun politikoaren oinarri direnak, eta horiek jarraituz saiatzen gara hemen, Eusko Legebiltzarrean, bizikidetzarako eta normalizaziorako akordio zabal bat lortzen”.