Prentsa Aretoa

2017/01/31

EAJ-PNVk elkarrizketa soziala eta parte hartzea bultzatzea aldarrikatzen du haztea eta politika sozio-laboralak hobetzea xede

Jon Aiartza legebiltzarkide jeltzaleak euskal autogobernua aldeztu du enplegu politikak eta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa kudeatzeko orduan erabil daitekeen tresna nagusia den aldetik; aldi berean, ekonomia sozialaren aldeko apustua egin du enpresa berriak sortzera eta daudenak finkatzera begira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean azaldu ditu bere sailak oraingo legealdian garatuko dituen ildo nagusiak.Jon Aiartza legebiltzarkideak,bere aldetik, elkarrizketa soziala eta langileen parte hartzea azpimarratu ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Gizarte Eragileen artean arlo sozio-laboraleko politikak adosteko egon daitekeen tresna gisa. Helburu horrekin, Aiartzak eragile sozialen parte hartze instituzionalaren garapenerako erakunde iraunkorra eratu behar dela esan du. Erakunde hau osatuko lukete Euskal Exekutiboko kideek eta parte hartzeko borondatea adieraziko luketen erakunde sindikalek eta enpresa munduko ordezkariek.

Ordezkari jeltzaleak,zentzu berean, enplegu politika pasiboen eta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa egokia ekarri du gogora,eta eta diru-bilketarako eta aurrekontuen kudeaketarako tresna egokiak eskura izateko beharra adierazi du politika pasiboak eta langabezia prestazioak Lanbidek politika aktiboetan burutzen dituen prestakuntza eta gizarteratze jarduerekin konektatzeko. “Gernikako Estatutuaren 18.2 artikuluarekin eta Aldi baterako Xedapenarekin ados, Estatuari planteatuko diogu Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren transferentzia  burutzea eta Transferentzien Batzorde Mistoaren baitan eskuduntza hori arautzeko hitzarmenak negoziatzea, elkartasunarekin eta sistemaren izaera unitarioari zor zaien errespetuarekin" esan du .

Aiartzak, era berean, ekonomia soziala aldeztu du, enpresa berrien sorrera eta  daudenen finkapen eta garapena bultzatuz, jarduteko duten ahalmena indartzeko xedez eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik sektorea berrikuntza, kalitate,transferentzia teknologiko alorrean eta  informazio teknologien ezarpenari dagokionez. “Ekonomia sozialaren prestakuntza eta informazioa hezkuntza maila eta esparru guztietan zabaltzeko hitza ematen dugu" azpimarratu du .

Amaitzeko, eta Justiziari dagokionez, ordezkari jeltzaleak azpimarratu du horixe dela Estatu demokratikoa sostengatzen duen zutabeetako  bat; eta  zentzu berean esan du Justizia ezin dela ulertu askatasunak bermatzeko zerbitzu publikoa ez bada.

Zentzu berean, Aiartzak sistema judizial moderno,arin eta eraginkorra defendatu du, hiritargoaren askatasun publikoak eta eskubideak bermatuko dituena,Euskal administrazioari protagonismo berezia emanez. "Gure helburua da justizia administrazioaren giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa hobetzea zerbitzu publiko berritzaile eta kalitatezkoa lortzeko eta sistema demokratiko osorako oinarrizko tresna gisa", amaitu du.