Prentsa Aretoa
2017/01/25
EAJ-PNVk Merkataritza eta Turismoa funtsezkotzat jo ditu Euskadiren garapen sozioekonomikorako
Luke Uribe-Etxebarria legebiltzarkideak adierazi du turismoa herri-markaren sustatzaile handia dela, eta helmugaren profila altxatzen laguntzen duela, euskal gizartearen irudia munduari erakutsiz. “Turismo-sektorea Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren funtsezko aldea da, Basque Country marka munduan posizionatzeko”.
Argazkiak...
Alfredo Retortillo Merkataritza eta Turismo sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, bere sailak legegintzaldirako dauzkan lerro estrategikoak azaltzeko. Bertan, Uribe-Etxebarriak nabarmendu du bisitatzen gaituztenek Euskadi ezagutzeak beste eremu batzuetan aukerak irekitzen dituela, besteak beste kultura-, empresa-, teknologia- edo erakunde-eremuetan. “Turismo-sektorea Eusko Jaurlaritzak Basque Country marka munduan posizionatzeko duen estrategiaren funtsezko partea da”, nabarmendu du.
Ordezkari jeltzalearen arabera, garrantzitsua da Euskadi erreferente bilakatzea helmuga turistiko iraunkorren artean, sistema turisitiko osoaren planifikazio eta kudeaketa integraleko perspektiba hartuz. “Uste dugu bisitatzen gaituztenek bikaintasunaren eta esperientziaren kalitatea ikusi behar dutela, horrek eragina baitu beste euskal sektore produktiboengan: garraioa, ostatua, sukaldaritza, aisialdia, kirola, finantzak edo merkataritza bera”.
Horretarako, Uribe-Etxebarriak adierazi du hori guztia baliabideen optimizazioaz eta efizientzia handienaz egin behar dela, erakundearteko koordinazioan eta elkarlan publiko-pribatuan. “Eusko Jaurlaritzak jarraitu behar du turismo-alorrean eskumena duten gainontzeko erakundeekin aliantzak lantzen eta partaide diren eragile guztiekin turismo-sektorea kudeatzen. Labur esanda, uste dugu euskal turismoa industria aurreratu eta lehiakor gisa posizionatu behar dugula”.
Turismo-eremuaren baitan, Uribe-Etxeberriak euskal ostalaritza bereziki aipatu du, ezaugarri propioak dituelako, baina nere iritziz, merkataritza- zein turismo-sektorearekin bateratzen direnak. “Ostalaritzak trataera jakin bat behar du. Ez da, soilik, interes turisitikoa duen sektorea, jarduera ekonomiko orokor propioa ere bada”, esan du.
Merkataritzari dagokionez, Uribe-Etxebarriak ikuspegi zabala planteatu du: ez bakarrik produktuen salmenta-puntuak jasota, baita tokiko inguruetan gertuko zerbitzuak eman eta saltzen dituztenak, gure herri eta hiriak dinamizatzen laguntzen dutenak. “Merkataritza sektoreak eraldaketa sakona izan du, izaten ari da eta izango du. Eraldaketa horren abiadura azkartu egin da azken urteotan. Merkataritza-sektoreak egoeraren araberako tentsioak zein estrukturalak jasaten ari da, bereziki honako arrazoiengatik: eskariaren jeitsiera, operadore komertzial handien kontzentrazioa, aldaketa teknologiak, merkataritza bide berriak, eta pertsona kontsumitzaileen jokabide-pauten aldaketak”.
Amaitzeko, zentzu horretan, Uribe-Etxebarriak beharrezko hainbat aspektu azpimarratu ditu: merkaturatze-teknikak eta –ereduak modernizatzea, hala nola merkataritza txikiak pairatzen duen kostuen gutxitzea. “Heldu egin behar diegu beren finantzazio iturriei, formakuntzaren alorrari, alfabetizazio digitalari, negozio eredu berritzaileen eta kudeaketa aurreratuaren aukera babestu, eta denden transmisioa bultzatu”.
Azken finean, ordezkari jeltzaleak hiri-merkataritzaren alde egin du, europar merkataritza-ereduan inspiratutakoa, hiri eta herri trinko, bizi eta sozialki kohesionatuetan batuko dena, “ingurumenarekiko iraunkorragoak diren espazioen antolamendua ahalbidetzen duten hirigune eta gune komertzialetan, eta negozioen kudeaketa aurreratua eta digitalizatua ahalbidetuko duena”, amaitu du Uribe-Etxebarriak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15