Prentsa Aretoa
2017/01/24
Osasun sistema da euskal hiritargoaren ongizatea lortzeko zutabe nagusienetakoa, EAJ-PNVren aburuz
Gotzone Sagardui legebiltzarkideak argi eta garbi adierazi du Osakidetzaren balio nagusia zerbitzua ematen duten pertsonengan dagoela; eta horretarako ezinbesteko jo du legealdi honetan sindikatuekin ulertzea lortzea, Euskadiko osasun sistemako lan baldintzei buruzko akordioa adostera begira.
Argazkiak...
Jon Darpon Euskadiko Osasun Sailburuak gaur hitz egin du bere sailak oraingo legealdirako aurreikusten dituen ildo nagusiak azaltzeko eta, bide batez, Euskadiko osasun sistemako langileria zati batean eraberritu beharra dagoela esateko; eta horregatik "2016an eskaini ziren 1.200 lanpostuez gain beste enplegu eskaintza batzuk planteatzen dira 2017 urte osoan 2.500era iritsiko direnak". Halaber, EAJ-PNVko legebiltzarkide Gotzone Sagarduik 26.000 langilek osatzen duten langileriari egonkortasuna emateko egin den apustua azpimarratu du, Euskadiko "enpresarik handiena" dela eta langile guztien %84 emakume direla kontuan hartuta. Horretarako,ezinbesteko jotzen du hurrengo urteotan euskal eskuduntzen garapen osoak inoren erabakien mende ez egoteko aukera ematea. “Legealdi honetako enplegu eskaintza publikoek behin-behinekotasuna murrizten eta enplegua egonkortzen lagunduko digute, oinarrizko langileriari egonkortasuna emanez eta gobernu honek duen beste helburu nagusiaren alde eginez: enplegu egonkorra eta kalitatezkoa", esan du.
Ordezkari jeltzaleak azaldu du zail egiten dela behin-behinekotasuna erabat desagertzea "osasun alorreko artatzeak urteko egun guztietan eta ordu guztietan zerbitzu jarraitua ematea suposatzen duela; eta horrek esan nahi du zerbitzu hori ematen duten pertsonak ordezkatu behar direla beren inguruabar pertsonalek edo beren lan baldintzek hala eskatzen dutenean”. Horren adibide dira urte sasoi batzuetan jardueran ematen diren gorakadak, oporraldietako ordezkapenak, lan murrizketetan egin behar diren ordezkapenak edo langileek beren lana aldi baterako egiterik ez dutenean bete behar diren lanpostuak. Kasu horietan lanpostuak behin behineko kontratuen bidez betetzen dira.
Zentzu honetan, negoziatzeko borondate eskasa dagoela esanez egin diren kritiken aurrean, Sagarduik oraingo legealdirako oinarrizkotzat jo du sindikatuekin ulertzea lortzea Euskadiko osasun sistemaren baitan lan baldintzei buruzko akordioa lortzeko, Sailak jarrerak hurbiltzeko eta sindikatuekin akordioetara iristeko egin dituen ahaleginak aurreko legealdian etengabeak izan diren arren. “Aurreko legealdiko desengainurik handiena izan da Osakidetzako lan baldintzei buruzko akordioa adosteko orduan sindikatuekin eman ez zen ulermena, baina Osasun Sailak uste osoa dauka Osakidetzaren balio nagusia zerbitzua ematen duten pertsonengan dagoela eta eskua luzatzen du akordio hori lortzen saiatzeko", adierazi du.
Amaitzeko, legebiltzarkide jeltzaleak osasun sistema publikoaren eta profesional guztien hurbiltasuna azpimarratu du, garrantzitsuenak pertsonak direlako. Aurreko legealdian antolaketa eredua finkatu zen, artatze integratua eta lehen arreta,espezializatua eta gizarte zerbitzuen arteko koordinazio maila handiagoa eskaini zen, arreta eskaintzeko prozedura modernoagoa,errazagoa eta aldi berrietara egokitua eskaintzeaz gain. Halaber,legebiltzarkide jeltzalearen esanetan, “2013-2020 epealdirako plana erakunde arteko lan paregabea izango da, gero eta biziraupen handiagoa duen eta gero eta anitza eta askotarikoa den gizarte honek planteatzen dituen erronkei eman beharreko erantzuna izateaz gain, eta horregatik bermatu behar dira pertsonen gizarteratzea eta osasun baldintza onenak", amaitu du Sagarduik.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15