Prentsa Aretoa
2017/01/19
Iturratek Alderdi Popularrari eskatu dio ez diezazkiela iraganeko arazoei heldu bere burua Memoria Ponentziatik baztertzeko
Legebiltzarkide jeltzaleak akatsa deritzo PPk Legebiltzarreko Bake Ponentzian parte ez hartzeko duen asmoa, Ganberako talde guztiek ez baldin badute ETAren iragan terrorista deitoratzen. “Ez luke inolako zentzurik herri honen bizikidetza eta normalizazio politikoa eraikitzea PP bertan egon gabe”, zehaztu du.
-
Iturrate: "Hay una conciencia mayoritaria de que más autogobierno es sinónimo de mayor bienestar" 2017/01/19
Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, EAJ-PNVren legebiltzarkide eta legebiltzar-taldeko koordinatzaileak, Iñigo Iturratek, Alderdi Popularrak Memoria eta Bizikidetzari buruzko foroan (datozen egunotan abian jarriko da) parte hartzeko jarritako baldintzetaz mintzatu da. “Pena da PPk zentzurik gabeko zerbaiti eutsi nahi izatea. PPk ordezkaritza politikoa duten talde guztiekin parte hartzen du euskal Ganberak dituen legebiltzar-organo guztietan; hori horrela, PPk uste baldin badu alderdiren bat ezgaitu behar dela gairen bati buruz hitz egiteko, indarkeria deitoratzeko konpromiso faltagatik teorikoki kutsatua egoteagatik, guztirako ezgaitu beharko litzateke”, esan du.
Iturratek adierazi du EAJ-PNVk ez diola inori elkarrizketarako baldintzarik jarriko, eta zehaztu du norberaren aldarrikapen eta exijentziak planteatzeko lekua Eusko Legebiltzarreko Bake Ponentzia bera dela. “PPk ez baldin badu hitz egin nahi, bere arazoa da. Euskal ganberako bosgarren indar politikoa da eta herri honetan hutsal bilakatzeko joeran doa. Alderdi Popularraren baitan ere badaude egoera berbideratzeko kolpea eman beharra aitortzen dutenak eta argi dago hau ez dela bidea. Bidea ez da bere burua isolatzea, izan ere, PP egon edo ez, Bake ponentzia abian jarriko da. Ez luke zentzurik izango bizikidetza eta normalizazio politikoa eraikitzea PP egon gabe”, esan du.
Ordezkari jeltzalearen ustez, hori izan zen PPren jarrera iragan legegintzaldian, baina ohartarazi du orain egoera politiko berria eta bazterketarik gabea dagoela. “Inork ez du eskatzen Alderdi Popularra kanpoan uztea beste edozein arrazoirengatik. Ez zaigu jarrera logikoa iruditzen eta akatsa litzateke bere horretan jarraitzea. Apurtu beharreko inertzian jarraitzea izango litzateke. Terrorismoaren indarkeria eta biktimak abantaila politikorako erabiltzea iraganeko kontua da eta PPk horrekin amaitu beharko luke”.
Iturratek agerian utzi du zein zentzugabea den PPren mehatxua, bestalde, Autogobernu Ponentzian parte hartzekoa. “PPk mehatxatu egiten du ez dela Memoria Ponentzian egongo, baina ez dauka arazorik Autogobernuari buruzkoan egoteko, non Ganberako talde guztiak egongo garen. Horrek ondo erakusten du zentzugabekeria”.
Hori dela eta, Iturratek zentzu komunerako deia egin du, gai garrantzitsua baita herri honen jarraitu beharreko joko-arau berriak ezartzea. “Gai garrantzitsua da. Autogobernua hobetzeko lana konplexua da identitate anitzak daudelako, baina adosteko eta herritarren gehiengoaren iritzia errespetatzeko borondatea baldin badago, betiere gehiengoaren iritzia sentsibilitate guztiak tartean sartzeko borondatea izanik, egin daiteke. Oraingoz, alderdi guztiek erakutsi dute borondate hori eta hori da gutxieneko beharrezko instrumentua akordioetara iristeko”.
Iturratek azaldu du iragan legegintzaldian bide horretan aurrera egin zela, Euskadiko autogobernua eguneratzeari dagokion guztian beltza txuriaren gainean jarri zela. “Legebiltzarreko alderdi politiko berri bati arrazoizko denbora ematea da kontua, lan horietara batu dadin. Hortik aurrera, guztiok proposamen bat adostu behar dugu, testu artikulatu bat pertsona adituei enkargatuz arrazoizko epe batean, eta horrela, euskal herritarren gehiengoaren borondatea sintetizatzen saiatu”.
Ordezkari jeltzaleak zail ikusten du aho batez onartzea. “Ia-ia ezinezkoa, baina duela 37 urte gai izan ginen gune komuna aurkitzeko. Gaur egun gehiengoa bat dator autogobernu gehiago ongizate gehiago dela. Beharrezkoa da, alde batetik, arau demokratikoekiko gutxieneko errespetua, eta horrek esan nahi du gehiengoaren borondatea aintzat hartzea; eta bestetik, espainiar Estatuak aitortzea konpondu gabeko arazoa daukala Estatuan errealitate nazionalen sartzeari dagokionez”.
Bukatzeko, Iturratek EAJ-PNVk euskal autogobernuari buruz daukan planteamendua azaldu du. Ildo horretan, argitu du “gertuago dagoela Euskadi nazioa dela partekatzen dutenekin, eta ondorioz bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela defendatzen dutenekin. Harreman estatus berri bat bilatzeko borondatea daukagu, euskal izate nazionala aitortzeko eskubidetik pasako dena, eta gainera, Euskadik Estatuarekin aldebiko bermedun harremanetik”, adierazi du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15