Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2017/01/18

EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egitea eskatu du, langabezia tasa jeisteko eta integrazio soziala ahalbidetzeko

Amaia Arregi legebiltzarkideak funtsezkotzat jo du alderdi politikoen, erakundeen eta gizarte eragileen arteko elkarlana enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa sortzeko, bereziki gazteentzat.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Gizarte Segurantzan izena emandakoen lagun kopurua handitzen eta langabezia tasek zein okupaziokoek joera ona erakusten badute ere, legegintzaldirako erronka nagusia enplegu gehiago eta kalitate hobeagokoa sortzea izango da”. Amaia Arregi legebiltzarkide jeltzaleak Iñigo Urkulluren gobernuarekin bate gin du, enplegua ekintza politikoaren erdigunean jartzerakoan. Erronka horrek, esan du, guztien ahalegina eskatuko du. Ondorioz, gainontzeko alderdi politikoei, administrazioei eta gizarte eragileei dei egin die, lan-aukerak sortzeko lagundu dezaten, batez ere, krisiaren eragina gehien pairatzen diharduten sektoreentzat: gazteak. “Formakuntza eta gazteak lan-merkatura batzea Herri garapenaren berme dira”, defendatu du Arregik. Ordezkari jeltzaleak bere taldearen babesa eta laguntza eskaini dizkio Eusko Jaurlaritzari, enplegua eta ekonomiaren berraktibatzea –txanpon bereko bi aurpegi- lortze aldera.

Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarrean, eta bertan esan ditu hitz horiek Arregik. Sailburuak, bere aldetik, legegintzaldirako lan-ardatzak zehaztu ditu: enplegua, gazteak babestea, integrazio soziala eta familian eta haurtzaroan inbertsio-politikak. Ordezkari jeltzaleak nabarmendu du lau eremu horiek ahalegin partekatua eskatuko dutela.

EAJ-PNVk sailburua animatu du Sailean beharrezkoak diren hobekuntzei ekiteko, erronka handi horiek lortzeko. Ildo horretan, Lanbideren funtzionamendua bere osotasunean erreformatzeko eta modernizatzeko borondatea txalotu du. “Uste dugu garrantzitsua dela enpresei eta lan bila dabiltzanei zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzea. Orientazio proaktiboagoa lortzen saiatu behar gara, harreman estuagoa lortu Lanbideren eta enpresen artean”. Euskal Enplegu Zerbitzuaren kudeaketen artean dago Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Eusko Jaurlaritza hainbat aldaketa prestatzen ari da, gizarte babeserako sistema hori finkatzeko eta bere bideragarritasuna bermatzeko. Aldaketa horiek Legebiltzarrari aurkeztuko dizkio, eztabaidatu ditzan. Legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu egin ditu Lanbidek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta tramitatzeari ekin zionetik hona lortutako hobekuntzak, hobetzeko tarterik badagoela aitortzearekin batera. Arregik alderdi politikoen elkarrizketa eraikitzailea eta ardura eskatu ditu, aldaketak adostasunez egiteko. EAJ-PNVk berriro ere eskatu dio espainiar Gobernuari Gernikako Estatutua goitik behera bete dezala, eta eskualdatzeke dauden transferentziak gauzatzea, adibidez, enplegu politika pasiboak eta gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoa. 

Amaitzeko, familia eta aniztasun politiken eremuan, Amaia Arregik balioan jarri ditu exekutiboak iragarritako ekimenak, legegintzaldian zehar familiei bideratutako aurrekontua %50 areagotzeko. “Laguntza ekonomikoak garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, baina familiei baliabideekin babestearekin batera, aldaketa kulturalean sakondu beharra daukagu, etxean benetako ardura partekatuak eta lan- eta familia-bizitzak kontziliatzea posible egiteko. Politika berri horiek aurrera eramateko guztien partehartzea beharrezkoa izango da: erakundeak, enpresak, sindikatuak, alderdi politikoak eta gizarte eragileak”.