Prentsa Aretoa
2017/01/16
Zorrilla: “Eraso birzentralizatzaileen aurrean, gure autogobernua defendatu eta adostasun zabalenaz eguneratzeko lan egingo dugu”
Joseba Zorrillak, EAJ-PNVren bozeramaileak Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Batzordean, Josu Erkoreka sailburuak bezala, beharrezkotzat jo du ahal besteko adostasun zabalaz premiazko neurriak hartzea, “azken urteotan jasaten dihardugun eraso birzintralizatzaileei aurre egiteko, eta gure autogobernua defendatzeko; ondoren, edo horrekin batera, eguneratzeari ekiteko”.
Argazkiak...
Josu Erkoreka Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburuaren agerraldiak hasiera eman die aste honetan Eusko Jaurlaritzako gainontzeko sailburuek egingo dituzten agerraldiei. Sailburuek sail bakoitzaren XI. legegintzaldirako lan-ildoak azalduko dituzte. Horrela, batzorde horretan bozeramaile den legebiltzarkide jeltzaleak, Joseba Zorrillak, Urkulluren exekutiboarekin partekatu du gobernu zentraletik ematen ari diren eraso birzentralizatzaileei aurre egiteko beharra, “izan ere, egungo egoera kezkagarria da”.
EAJ eta PSEren arteko koalizio-akordioak euskal autogobernuaz jaso bezala, Zorrillak hiru mailatako estrategia azpimarratu du. Batetik, aipatu du egungo euskal autogobernuak definitutako marko juridikoak indarrean jarraitzen duen bitartean, eta horrekin batera marko berriaren diseinuan lanean jarraitzeko aukera kaltetu gabe, “bete dadila exijitzen jarraitu behar dugula, eskualdatzeke dauden eskumenak ekarri, horiek onartu eta erreferendumean berretsi zirenetik ia 40 urte pasa direnean”.
Gainera, Gernikako Estatutua osorik betetzea exijitzeko beharra aipatu du Zorrillak. “Bere defentsarako, aldebikotasunean oinarritutako mekanismoak ezartzen dira. Batez ere, gatazka judizialak ekiditeko”, esan du. Eta, amaitzeko, Eusko Legebiltzarrean Autogobernu Ponentzia berreskuratzeko konpromisoa nabarmendu du. “Bertan adostasun zabalena bilatzen saiatuko gara, gure autogobernua eguneratzeko formula baten bila eta, bere kasuan, euskal herritarrek berretsi dezaten”.
Ordezkari jeltzaleak saileko bi atal garrantzitsu ere nabarmendu ditu, EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak partekatutako erronka eta helburu gisa ezarritakoak. Batetik, Gobernantza Publikoa nabarmenduz, ardura publikoak gauzatzeko modu berri gisa. “Euskal Administrazio Publiko modernoagoa, irekiagoa, gardenagoa, efizienteagoa eta eraginkorragoa, non herritarren partehartzeak eta emaitzen ebaluazioak berebiziko lekua izango duten”; eta, bestetik, autogobernua, izena bera nabarmenduz, egungo momentu politikoan dakarrenagaitik.
Aipatutako erronkei aurre egiteko, Zorrillak Erkoreka sailburuak aipatutako lau lege proiektuak azpimarratu ditu, Jaurlaritzaren legegintza-egutegian sartuko direnak, eta baita legegintzaldian zehar egin, garatu eta ezarriko diren plan eta ekimen anitzak.
Lehen lekuan dago Euskal Enplegu Publikorako Lege Proiektua. Bere lehentasuneko erronkak dira langilegoa gaztetzea, 13 urte barru egungo euskal Administrazio Orokorreko langileen %70 jubilatuta egongo baita; bitarteko langile funtzionarioen lanpostuak finkatzea; eta Euskal Administrazio Publikoan benetako genero berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzea.
Gainera, jaso egin dira Euskal Sektore Publikoaren Antolakuntza eta Funtzionamendu Lege Proiektua; Gardentasun, Parte hartze eta Gobernu On Lege Proiektua –biak Gobernantza eredu berrirako oinarriak ezartzera deituak-; eta, azkenik, 8/2003 Legea erreformatzeko Lege Proiektua, Xedapen Orokorrak egiteko prozedurari buruzkoa.
Amaitzeko, iragan legegintzaldian onartutako hainbat legeren arau-garapena ere nabarmendu du: Zerbitzu Juridikoak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea edo Fundazioen Legea.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15