Prentsa Aretoa

2016/12/15

EAJ-PNVk gizarte babeserako sistemaren berrikusketa “adostua” defendatzen du, behar gehien dituzten pertsonen arreta hobetzeko

Amaia Arregi legebiltzarkide jeltzaleak balioan jarri du gizarte babeserako euskal eredua, eta “kolektiborik estigmatizatuko ez duen erreforma zorrotz eta serioaren alde” egin du.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk gizarte babeserako sistemaren berrikusketa “adostua” defendatzen du, behar gehien dituzten pertsonen arreta hobetzeko

ARGAZKIA JAITSI

“Ezin dugu inor atzean utzi, ez orain, ezta etorkizunean ere. Guztion artean eredu iraunkorra eta jasangarria lortu behar dugu, okerren pasatzen ari diren pertsonentzat prestazio duinak bermatuko dituena”. Amaia Arregi EAJ-PNVren legebiltzarkideak Euskadin gizarte laguntzak erregulatzen dituzten arauak aldatzeko beharra defendatu du, prestazioak hobetzeko eta krisiak eragindako pobrezia-egoera berriei erantzuteko. 

Ildo horretan, ordezkari jeltzaleak lan serioa eta zorrotza eskatu die taldeei, jatorriaren arabera kolektibo batzuk seinalatzetik urrunduta. “Sistema bere osotasunean berrikusteari ekiteko unea iritsi da, hori lasaitasunez egiteko unea, alarmismorik gabe eta bermatuko duena hurrengo belaunaldiek ere laguntzak izatea, laguntza horiek lortu baitute Euskadi gaur gizarte kohesionatuagoa izatea”. 

Arregik nabarmendu egin du Eusko Jaurlaritza eta erakundearteko batzorde teknikoa txosten bat egiteko egiten diharduten lana, txosten horrek identifikatuko baititu Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren tramitazioan eta kudeaketan hobetu beharreko aspektuak. Adierazi duenez, txosten hori eta bertan jasotako ondorioak izango dira gizarte babeserkao euskal sistema berrikusten hasteko oinarriak.  

Euskal Ganberak, PP izan ezik alderdi guztien babesaz, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio lan hori abian jar dezala, eta hitzarmen soziala sustatu dezala Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren iraunkortasuna finantzatzeko eta bermatzeko.