Prentsa Aretoa
2016/12/14
Egibar: “Balio nabarmena eman behar zaio euskal herritarrek libre eta demokratikoki erabakitzen duenari”
“Herri honen borondate demokratikoa eguneratzeko fasean gaude, euskal nazio gisa definitzen dugun Herria. Eta noski, horri atxikita doa bere erabakitzeko eskubidea”, ziurtatu du bozeramaile jeltzaleak, RNE irratian egindako elkarrizketa batean.
-
“Balio nabarmena eman behar zaio euskal herritarrek libre eta demokratikoki erabakitzen duenari”, aldarrikatu Egibarrek 2016/12/14
“Herritarren borondatearen gehiengoari ezin diogu ikuspuntu alderdikoietik mugarik jarri; EAJk ez dio betorik jarriko Eusko Legebiltzarreko gehiengoaren ebazpenak izan daitezkenei, eta elkarrekikotasun justuz, eskatzen dugu gainontzeko alderdi politikoek ere printzipio demokratikoa onar dezaten: ahalik eta adostasun handiena bilatzeko helburua ezarrita, horiek ematen ez badira, gehiengo demokratikoak ere agintzaileak dira eta baliagarriak dira erreforma-prozedura bati ekiteko”. Hori da Joseba Egibarren abiapunturako gogoeta, Euskadik behar duen estatus berria definitzeko garaian.
“Herri honen borondate demokratikoa eguneratzeko fasean gaude, euskal nazio gisa definitzen dugun Herria. Eta noski, horri atxikita doa bere erabakitzeko eskubidea”, ziurtatu du bozeramaile jeltzaleak, RNE irratian egindako elkarrizketa batean.
Adierazi ondoren “Alderdi Sozialista –zeinarekin gobernu-akordio bat daukagun- ez datorrela irizpide horrekin bat”, nabarmendu du “bi alderdi politikook adostu dugu lan horiek legebiltzar-ponentzian egingo direla, alderdi bakoitzaren posizio-askatasunetik”. “Hortik aurrera agerikoa da bai EAJren bai EHBilduren abiapuntua, eta baita Podemosena ere –enuntziatuetan, bederen-, errealitate nacional horren aitortza dela”, adierazi du, “eta 75 legebiltzarkidetik 57 gara, Ganberaren %76”.
Halaxe laburtu du Joseba Egibarrek “datorren legegintzaldirako aurreikusten dugun egutegia”. “Nahi duguna da oinarri horietan –erabakitzeko eskubidearen printzipioa eta eskubide horren ariketa adostua- enuntziatutako proiektuak berarekin batera izatea proiektu politiko bat, eta baita arlo zehatzak ere, hezkuntzakoak, osasunekoak, azpiegituretakoak, judizialak, lurralde-harremanetakoak”, azaldu du. “Legebiltzar osoarekin batera definitzea lan horien ondoren zein herri nahi dugun”. “Horri guk –EAJk- kontsulta gaitzaile gehitzen diogu, herritarrek jakin dezaten zehazki zer den Madrilen negoziatu nahi duguna, eta ondoren, prozesuari ekin”, gaineratu du.
Kontestu horretan, GBBren presidenteak aitortu du “legalitate printzipioa eta printzipio demokratikoa bateratzea dela gakoa”. “Badakigu indarrean dagoen legeditik abiatzen garela, baina printzipio demokratikoak ere badu zeresana, euskal herritarrek beren ordezkarien bidez esandakoa aintzat hartu edo horri erantzun beharra baitago, gehiengoaren zilegitasunaren edo zilegitasun demokratikoaren arabera”, esan du. Ildo horretan, ziur agertu da “ez duela balio esateak ‘jarrai ezazu prozedimendu horrekin, Diputatuen Kongresura iristean ez baituzu gehiengorik izango’”. “Printzipio demokratikoa beste eremu politiko batzutan ere badago; balio nabarmena eman behar zaio euskal herritarrek libre eta demokratikoki erabakitzen duenari; gainontzeko guztia gatazka betikotzea da”, amaitu du.
Bozeramaile jeltzaleak gogoratu du “beste garai batzuetan ere gai horietaz jardun izan gara, eta orduan esaten ziguten indarkeria zegoela eta hori amaitu arte ezin zela normalizazio politikoaz hitz egin”. “Bueno, indarkeria desagertuta, zein da aitzakia edo arrazoia? Zergatik ezin da aintzat hartu euskal herritarrek erabakitakoari, politikoki, balio nabarmena emateko printzipio demokratikoa?”, galdetu du. “Nik uste dut ez zaiola horri beldurrik izan behar, eta bizikidetza ezin dela inposatu, adostu egin behar dela”, bukatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15