Prentsa Aretoa
2016/11/11
Iturratek memoria inklusiboa eraikitzeko deia egin du, indarkeriarik gabeko etorkizuna bermatuko duena
Atzo Memoria Eguna ospatu ondoren, legebiltzarkide jeltzaleak biktima guztiak oroitzeko beharra nabarmendu du, indarkeriaren jatorria edozein dela ere. “Guztiek dituzte eskubide berberak”.
-
Iturrate: “Ezin da iragana zuritu bizikidetza nahi badugu" 2016/11/11
RNEn egindako elkarrizketa batean, Iñigo Iturrate EAJ-PNVren legebiltzarkideak alderdiei, erakundeei eta gizarteari dei egin die ez dezaten iragana ahaztu, eta memoria landu dezaten berriro ez errepikatzeko berme gisa. “Zauri bat benetan ez sendatzea litzateke etorkizunera begiratzea iraganeko orrialde guztiak irakurri gabe. Azaroaren 10ean ospatzen dugun memoria, biktima guztien memoria, herri honetan berriro gertatu behar ez dena gogoratzea da. Ahaztearen kontra borrokatzeko betebeharra daukagu”.
RNEn egindako elkarrizketa batean, Iñigo Iturrate EAJ-PNVren legebiltzarkideak alderdiei, erakundeei eta gizarteari dei egin die ez dezaten iragana ahaztu, eta memoria landu dezaten berriro ez errepikatzeko berme gisa. “Etorkizunera begiratzea iraganaren orrialde guztiak irakurri gabe zauria ez sendatzea litzateke. Azaroaren 10ean ospatzen dugun memoria, biktima guztien memoria, herri honetan errepikatu behar ez dena oroitzea da. Ahaztearen kontra borrokatzeko betebeharra daukagu”. Iturratek bizikidetza baketsua eta harmoniatsua eskatu ditu, non biktima guztiek euren lekua izango duten. “Ez dugu gertatutakoa nahasi nahi, ez ditugu indarkeriak parekatzen eta ez dugu gatazkaren teoriarik justifikatzen, baina biktima guztiek min injustuaren aurrean duten berdintasuna aldarrikatzen dugu”. Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, biktimek eskubide berberak dituzte, eta hala dago jasota nazioarteko legeetan, urratzailea nor den kontuan izan gabe. “Egirako, justiziarako eta erreparaziorako eskubideak berdinak dira guztientzat”.
PP ez zen egon Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak antolatutako ekitaldietan. Horren inguruan, Iturratek adierazi du “pausu bat gehiago dela popularrak Euskadin isolatzeko, eta euren inkoherentziaren adierazpena da”. Gaineratu du penaz hartu duela albo batera geratu izana, gainontzeko indarrak eta biktimen zati handi batek bat egin duten egunean. Joseba Egibar legebiltzar-taldeko bozeramaileak ere zalantzan jarri du PPren jarrera. Izan ere, popularrak bereizi egin dira indarkeria-adierazpen orori uko egiteko posizio komunetik, “perfil propioa markatzeko” helburu bakarrarekin. Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Egibarrek ziurtatu du “popularrek jakin badakite memoria kritiko batekiko konpromisoa beste konpromiso baten gauzatzen dela: iraganean gertatutako edozein legitimazio edo txikiagotzeri uko egiteko konpromisoa. Guk beti uste izan dugu memoria tresna bat dela terrorismoa eta indarkeria deslegitimatzeko. Interpretazio interesatu hori egiten dute, eta leporatzen digute terrorismoaren biktimak disekzionatzea eta konfunditzea biktima guztiekin, ez sakoneko kontuengaitik, baizik eta PPren zantzu politikodun eszenaratze batengatik”. Bozeramaile jeltzaleak aitortu du iraganak zailtasuna dakarrela memoria hori eraikitzeko, eta bere nahia adierazi du legegintzaldi berrian zehar Legebiltzarreko taldeak gai izan daitezen “ertzak leuntzeko eta konpromiso politiko eta etikoko oinarriak partekatzeko, memoria- eta adiskidetze-politika horiek garatze aldera.”
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15