Prentsa Aretoa
2016/09/17
Urkulluk Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berria bultzatuko du ETAren amaiera “ordenatua eta oroimenduna” eragiteko
Lehendakariak Tolosan aurkeztu ditu Bake eta Bizikidetza alorrean planteatzen dituen proposamenak. “Indarkeria iragana da eta bizikidetza etorkizuna”, baieztatu su
Iñigo Urkullu. 2016.09.17. Tolosa
HITZALDIA - 2016/09/17
“Indarkeria iragana da eta bizikidetza etorkizuna da”. Iñigo Urkullu Lehendakari eta berraukeratua izateko hautagai jeltzaleak Tolosan aurkeztu ditu EAJ-PNVren hauteskunde egitasmoak Bake eta Bizikidetza alorrean jasotzen dituen proposamenak. “Gure Egitasmoak Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berria jasotzen du. Plan honen arima da bizikidetza integratu eta integratzailea sustatzea. ETAren indarkeriaren amaieran egin gabe burutu gabe geratu den agenda kudeatuko dugu. Amaiera ordenatua, oroimenduna. Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berriak XXI mendeari begiratzen dio. Ezberdinen arteko bizikidetza jasotzen du; errefuxiatuen bidegabekeria; aniztasun kultural eta erlijiosoaren kudeaketa positiboa; gorrotoak eragindako delituen problematika; terrorismo yihadista; hezkuntza, solidariotasuna eta herritarren parte hartzea” baieztatu du Urkulluk Tolosako Agiritegi Historikoan egin den ekitaldian. Urkulluk esan du ETAren amaiera “errealitatea” dela. Bidea “ez da erraza izan” baina, Lehendakariaren esanetan, “biktima guztiei aitortza eta ordaina emateko urratsak eman dira, baita iragan gertatutakoarekin oroimen kritikoa eraikitzeko ere”.
EAJ-PNV eta berraukeratua izateko aurkezten den hautagaia euskal hiritargoaren aurrean aurkezten dira Bizikidetzari eta Giza Eskubideei lotutako agenda zehatzarekin. Agenda honen bidez, ezberdinen arteko bidea zabaltzea bilatzen da. Urkulluk, hori bai, iraganaren memoria kritikoa egiteko beharra azpimarratu du “adostasun anitzak bilbatuaz”. “Ez dago bizikidetza etorkizunik edo adostasun sozialik, begietara zuzenean begiratzeko gaitasuna erakusten ez bada” esan du. Agenda berri honek jarraipena eman nahi die aurreko legealdian garatutako ekinbideei. Zentzu honetan, Urkullu Lehendakariak gogoratu du azken lau urteotan abian jarri dela Gogora Institutua, eta bakerako bizikidetza eta hezkuntza politikak bultzatu direla Unibertsitateen eskutik eta baita Gazteriaren Kontseiluaren, EiTBren, Ertzaintzaren, elkarte ezberdinen eta Donostia 2016 ekimenaren eskutik ere. Era berean, giza eskubideak urratu diren kasu guztiak salatu dira eta biktima guztiei eskaini zaie merezi duten aitortza. Zentzu honetan, Urkulluk gogoratu du Eusko Legebiltzarrak lege berria onartu duela polizien gehiegikeriaren biktima izan direnei ere aitortza eta oroimena emateko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Eusko Legebiltzarra
2024/10/10
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15