Prentsa Aretoa
2016/09/11
Urkulluk Laudion hitzeman du “Euskadi Europara hurbiltzen jarraituko duela” beste batzuk “oasi eta espejismo artean denbora galtzen ari diren bitartean”
Ortuzarrek deitoratu du Alonso “bere Espainiaz” pentsatzen ari dela eta Podemosi galdetu dio “euskal gizarteari zer ibilbide aurkeztu ahal dion”, hau da, “Zein dira bere lorpenak? Non daude bere politiken fruituak?”
Iñigo Urkullu. Laudio. 2016.09.11
HITZALDIA - 2016/09/11Andoni Ortuzar. Laudio. 2016.09.11
HITZALDIA - 2016/09/11
“Euskadi oasia al da? Ez. Ibilbide luzea daukagu oraindik, asko dugu hazteko eta, batez ere, enplegu asko dugu sortzeko langabezia %10etik jaistea lortu arte. Baina, batzuk eta besteak oasi eta espejismoen artean denbora galtzen ari direnean, guk lan egin behar dugu Euskadi Europara hurbiltzen jarraitzeko. Enplegu gehiago eta hobeak lotzeko”. Hori izan da Iñigo Urkullu Lehendakari eta berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak EAJ-PNV bere burua ederresten ari dela esaten dabiltzanei. “Egia borobila baino ez dugu esan: Adierazle ekonomiko eta sozialak gure ingurukoak baino hobeak direla, hain zuzen”. “Hazi egin nahi dugu, bataz besteko errenta igo nahi dugu, bai, baina gure asmoa ez da soilik haztea, gizarte oreka areagotzea da. Inor atzean ez uztea. Gure helburua da haztea Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Babes politika publikoak finkatzeko. Gure helburua haztea da enplegua sortu ahal izateko. Hazkunderik gabe ez dago enplegurik. Gizarte politikarik onena enplegua da. Erronka hau ez da oasi batean atsedena hartzen lortzen. Gogor lan eginez lortzen da, nekazaritzan eta industrian egunez egun lan egiten” bermatu du Arabako zerrendaburuak EAJ-PNVk gaur goizean Laudioko Herriko Plazan egin duen ospakizunean. Lehendakariarekin batera, bertan izan dira Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Josune Irabien, Amurrioko alkatea.
Urkulluk Laudion gogoratu du duela lau urte Hauteskundeetara aurkeztu zela “Euskadi Aurrera/ Compromiso Euskadi” izenburuko Egitasmoarekin. “Gauza bakarra esango dut: bete egin dugu!. Eman genuen hitza bete dugu eta hor daude emaitzak: Euskadik 10 hiruhileko jarraitu daramatza hazkunde bidean; industria hilerik hile hazi da 2015eko apiriletik hona; enpleguak gora egin du eta hiru urtetan 36.000 langile gehiago daude; eta, hori baino garrantzitsuagoa dena, Euskadiko pertsona bakoitzeko bataz besteko errenta 32.000 eurokoa da. Ezagun duzue Europako bataz besteko errenta? 27.000 eurokoa da. Kontuak argi gera daitezela: Espainiakoa 25.000 eurokoa, Europakoa 27.000koa eta Euskadikoa 32.000 eurokoa da bataz besteko errenta” esan du Lehendakariak. “Baina, argi eta garbi gera dadila. Hau euskal gizarte osoak lortu du, enpresek eta langileek, beren sakrifizio eta esfortzuarekin. Hori lortu dugu elkarrekin lan eginez: erakundeen arteko lankidetzarekin eta arlo pribatu eta publikoaren arteko akordioarekin”.
Urkulluk euskal hiritargoari ohartarazi dionez “Euskadik etorkizunari begiratzen dion bitartean, Espainia iraganera begira dago. Hauteskundeak abenduan eta Espainiako lau alderdiak Gobernua eratu ezinik daude oraindik. Hauteskundeak ekainean errepikatu zituzten eta oraindik ere ez dira gobernua eratzeko gai izan. Begira, errepikatzaileak, laurak, hona datoz eta dagokiguna gainditu dugunoi lezioak eman nahi dizkigute. Argi eta garbi esango diegu: Euskadi ez da Espainiako desgobernuan eroriko. Euskadi ez da beto, blokeo eta marra gorriekiko zaletasunarekin kutsatuko. Euskadi ez da iraganera itzuliko. Euskadik etorkizunari begiratzen dio. Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea da Gobernu egonkorra, arduratsua, sendoa, indartsua eta irekiaren alde bozkatzea. Euzko Alderdi Jeltzalea bozkatzea da elkarrizketa eta akordioa bozkatzea, denon artean Herri bat eraikitzea, guztiontzako Herria eraikitzea” baieztatu du Urkulluk.
Andoni Ortuzarrek, bere aldetik, zera azpimarratu du: “Guk hemen bizi diren pertsonei begietara begiratzen diegu gure bihotza eta burua hemen daudelako”, bien bitartean “beste batzuk daude Espainiaz ari direnak, azken hilabeteotako desgobernuaz eta beraien artean darabiltzaten eztabaidez”. Talde horretan dago PPko hautagai Alfonso Alonso. Ortuzarrek esan du horiek espero dutena dela “Euskadiko hauteskundeetako emaitzek Espainiakoei mezu argia bidaltzea”. “Horiek ez dute erremediorik” esan du Ortuzarrek. “Madril baino ez dute buruan. Ez Araba, ez Eusko Legebiltzarra ez Lehendakaritza ez ezer. Beren Espainia soilik” kritikatu du.
Ortuzarrek EAJ-PNVri “konformismoa” eta “utzikeria” egozten diotenei , “espejismoei buruz” ari direnei erantzun nahi izan die. “Podemosek zer ibilbide aurkeztu ahal dio gizarte honi? Zein dira bere lorpenak? Non daude bere politiken fruituak? Espainiako hutsegite politikoaren parte aktiboa izateaz gain, Madrilen bizi den anabasaz gain, zer eskaini diote gizarteari? Ezer ere ez. Ziurgabetasuna. Kanpandorreko politika. Asko hitz egin eta ezer egin gabe. Erantzukizun politikoa, jendearekiko konpromisoa, Twitter mezu batean jar daitezkeen 140 karaktere baino gehiago da. Goiburu bat baino gehiago, hitzaldi sutsu bat baino gehiago”, esan du jeltzaleen buruak. “EAJk ez du etsiko. Ez dago bere burua ederresten ari. EAJk etorkizunari begiratzen dio. Euskadik aurrera egiten jarraitzea nahi du, eta horregatik konpromisoak aurkezten ditu. Langabezia tasa %10etik jaistea edo 20.000 gaztek beren lehen lan aukera izan dezatela. Hori dena eta asko gehiago da gauzak zehaztea, helburuak ezartzea, hobetzeko erronkak, egunez egun gizarte berria, herri berria eraikitzeko” amaitu du Ortuzarrek.
Irailaren 25erako hautagaitzaren barruan doan Amurrioko alkatesak, Josune Irabienek, Laudioko ekitaldia zabaldu du Hauteskunde Programa bat idazteko garaian bi ikuspegi daudela esanez. Batetik, gobernatzeko egiten dutenena eta bestetik, gobernatzeko egiten ez dutenen ikuspuntua. “EAJ-PNVren programa anbizio handikoa da eta etorkizunari begiratzen dio” eta “neurri zehatzak ditu”, azaldu du. Irabienen ustez, Urkullu Lehendakariak egun hauetan aurkezten ari den proposamen guztiak bete egingo ditu. “EAJ-PNV %10etik langabezi tasa jaitsiko duela ez daukat inolako dudarik”, baieztatu du ordezkari jeltzaleak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15