Prentsa Aretoa
2016/04/14
PSEren Etxebizitza Legeak ekarriko dituen murrizketez ohartu egin du berriro EAJ-PNVk
Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkideak gogoratu du egungo etxebizitza-laguntzaren hartzaileak –Etxebizitza Legeak oinarritzen dituen baldintzak bete ezean- laguntza horiek jasotzeko arriskuan egongo direla. Jeltzaleek legedia aldatzea eskatu dute “arazo sozial hori” saihesteko.
Lehenago ere, Etxebizitza Legearen ezartzeak arazoa ekar lukeela aditzera eman zuen EAJ-PNVk; hain zuzen ere, aurreko gobernu sozialistak ezarri zuen legea eta iaz onartutakoa. Izan ere, Norberto Aldaiturriaga Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu duenez, egungo Etxebizitza Prestazio Osagarriaren (EPO) hartzaileek ez dute aurrerantzean jasoko Etxebizitza Legeak ezartzen dituen baldintzak bete ezean. Legea babestu zutenek orain murrizketak egitea egotzi digutenek, orain kinka larrian jarri dituzte laguntzaren hainbat hartzaileak”, gaitzetsi du ordezkari jeltzaleak.
EPO laguntza jasotzeko, –horrela jasotzen du 2008ko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta legeak (DBE)-, beharrezkoa da hiru urtez erroldatua egotea; baina, Etxebizitza Legeak ezartzen du etxebizitza eskubidearen hartzaileak, gutxienez, Etxebiden lau urtetan egon behar duela izena emanda. “Alderdi sozialistak egin zuen arautzea oso eskasa izan zen, zeren legea indarrean sartu zenean, bi eskubide subjektiboak eman ziren: batetik, legediaren beraren eskubidea; eta, bestetik, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarena.
Ordezkari jeltzaleak zalantzan jarri du orain sozialistek Iñigo Urkulluren exekutiboari arazo hori zuzentzea eskatu izana, eta Jaurlaritzak berak araudiaren bitartez egitea. Aldaiturriagak gogora ekarri die legearen oinarria eta araudiaren hierarkia errespetatu behar direla”. “Araudi edo dekretu bat ezin da legez aldatzea. Hierarkia harremana dago eta hori ezin da hautsi”, esan du.
EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak Jaurlaritzari eskatu dio lege proiektu bate gin dezala Etxebizitza Legean integrazioa ahalbidetzeko etxebizitza duin eta egokiaren eta etxebizitzako gastuetako prestazio osagarrirako sistemaren artean. Egoera neurri batean zuzentzeko, 2016ko Aurrekontuen Legean aurreikuspen batzuk sartzea beharrezkoa izan zen. “Segurtasun juridikoa eta eskubide subjetiboa bermatzea da helburua, prestazioetan murrizketak eman gabe”, amaitu du Aldaiturriagak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15