Prentsa Aretoa
2016/02/04
EAJ-PNVk onartu egin du EH Bilduren Kontsulta Legea eztabaidatzea, eta erregulazio propioa aldarrikatu du, ez Kataluniatik edo Andaluziatik inportatutakoa”
“Indarra gure euskal erakundeetan eta gure jendean dago”, esan du Joseba Egibarrek.
Eusko Legebiltzarrak, osoko bilkuran, EH Bilduren Kontsulta Lege Proposamena aintzat hartzea onartu du. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak tramitatzen jarraitzearen aldeko iritzia zeukan.
EAJ-PNVren legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, adierazi du EAJ-PNV prest dagoela lege-proposamen hori eztabaidatzeko. Hori bai, jakinarazi du talde jeltzalea ez datorrela bat bere formulazioan, ezta, neurri handian, bere edukian.
Bozeramaile jeltzaleak hausnartu du euskal erakundeak –Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia- direla iturri egokienak, kontsulten lege proposamenari edukia emateko. “Eredu gisa, Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidali duen Gardentasun eta Parte Hartzeko legea hor daukagu, baita uztailaren 8ko 1/2010 Foru Araua ere, herritarren partaidetzari buruzkoa. Iturri zaharrek jarrai dezakete ur berriztua ekartzen. Horretarako ez dago zertan iturri berririk egin”, azaldu du.
Egibarrek kontuan izan du, baita ere, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen erreferentzia bakarra, EH Bilduren proposamenaren lehen Xedapen Gehigarrian datorrena. Bertan dio, Euskal Autonomi Erkidegoak Estatuari Herri gisa dagokion erabaki ahalmena aitor diezaion aldarrikatuko dio, horretarako beharrezkoak diren bideetatik demokraziaren ezinbesteko betekizuna dela argudiatuz.
Zentzu horretan, Egibarrek adierazi du EAJ-PNVk, Eusko Legebiltzarrean edo Madrileko Kongresuan dituen taldeen bidez, “bere konpromisoa adierazten duela ekimen legegile zehatzak bultzatzeko, Euskal Herriaren etorkizunean eragiten duten kontsultak deitzeko eskumena euskal erakundeetan lekukotze aldera”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15