Prentsa Aretoa

2016/01/18

EAJ-PNVko legebiltzarkideak Kolonbiara joan dira giza-eskubideen egoeraren jarraipena egiteko

Iñigo Iturrate eta Leixuri Arrizabalaga dira euskal ordezkariaren kideak; eta, aste honetan aztertuko dituzte 2015ean Euskadin harrera egin zitzaien pertsonen kasuak: Jazarpena eta mehatxua pairatu zuten giza-eskubideen alde agertu zuten konpromisoagatik.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVko legebiltzarkideak Kolonbiara joan dira giza-eskubideen egoeraren jarraipena egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Monika Hernando Biktimak eta Giza-eskubideetako Jaurlaritzaren zuzendaria buru dela, euskal ordezkaritza bat aste honetan Kolonbian dago, iaz Euskadin harrera egin zieten pertsonen kasuak aztertzeko; izan ere, euren jatorrizko herrietan giza-eskubideak urratuta izan ziren. 2015ean hiru pertsonak hartu zuten parte programa honetan. Iñigo Iturrate eta Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak izango dira ordezkarien artean, biak Legebiltzarreko Giza-eskubideen batzordeko kideak baitira. Horrela, pertsona horiek Euskadin sei hilabete eman eta gero, euren egoera gertutik jarraitzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak giza-eskubideen defendatzaileak hartzen duen Aldi Baterako Babesa Programaren ekimena da. Horretan, bere jatorrizko herrietan giza-eskubideak defendatzeagatik jazarpena eta mehatxua jasotzen duten pertsonek aukera izaten dute Euskadin anparatua izateko.

“Pertsonekin eta giza-eskubideekin konpromisoa guztiaren gainetik dago. Ordezkari politikoak garen heinean, eragilearekiko begirunea aldarrikatu behar dugu, baita babesa agertzea ere, euren jatorrizko herrietan egiten duten lana berme guztiekin ziurtatzeko”, adierazi du Iñigo Iturratek. EAJ-PNVko legebiltzarkideak bere kezka agertu du giza-eskubideen alde lan egiten dutenek mehatxuak jaso dituztelako. “Gaitzespena eta gure solidaritatea agertu nahi dugu pertsona batzuek jazarpena jaso dutelako, oinarrizko eskubideak defendatzeagatik: berdintasuna edo sexu-aniztasuna. Pertsonek, eragileek edo komunitateek bizi dute mehatxua, kriminalizazioa edo estigmazioa. Euskal erakundeek lan egiten dugu bizi diren tokietan, Kolonbian adibidez, babesa eta laguntzeko mekanismoak indartzeko”.

Kolonbian dagoen bisita Jaurlaritzaren, Legebiltzarreko eta CEAR Euskadiko kideek osatuko dute ordezkaritza; eta, gobernuz kanpokoekin eta gainerako erakundeekin bilerak egingo ditu pertsonen egoera aztertzeko behin Euskaditik itzuli eta gero, baita giza-eskubideen inguruan emandako aurrerapenak ere. Euskal ordezkaritza urtarrilaren 23a arte egongo da Kolonbian.