Prentsa Aretoa
2015/10/28
EAJ-PNVk espero du legegintzaldia amaitzea euskal autogobernua eguneratzeko oinarri berriak finkatuta
Autogobernuari buruzko ponentziak gaur ekin dio bere lanaren behin betiko fasera, behin taldeko koordinatzaileak, Jone Berriozabal jeltzaleak, idatzitako txostena ezagututa. Bertan jaso ditu izandako 28 agerraldien laburpenak. Taldeek bere hausnarketak idatziz aurkeztu beharko dituzte abenduaren 29rako; kontuan hartu beharko dituzte agerraldietan emandako kontzeptuak, estatutuko garapenaren analisirako eta aurogobernuaren eguneraketarako.
Agerraldien fasea amaituta, Autogobernu Ponentziak aro berri bati ekin dio gaur, non legebiltzar-taldeek idatziz definitu beharko dituzten autogobernuaren eguneratzeari buruzko proposamenak. Talde horren koordinatzaileak, Jone Berriozabal EAJ-PNVko legebiltzarkideak, gaur goizean aurkeztu du 15 bileratan izandako 28 agerraldiak laburtzen dituen txostena, baita lanerako metodología bat ere, ahalbidetuko duena bai eztabaida antolatzea, bai alderdien arteko adostasun eta desadostasunak identifikatzea. Aurkeztutako gidoia –taldeek horretan iruzkinak egingo dituzte- bi zatitan oinarritu da. Batetik, estatutuko garapenaren lorpenei buruz, horien artean, “ez betetzeak”, “Kontzertu Ekonomikoa”, “Eskubide Historikoak” edo “Konstituzioaren erreforma baten beharra”. Bestetik, eguneratzeko oinarrietan abiatuta, taldeek agerraldietan entzutako kontzeptuei buruzko iruzkinak egin beharko dituzte, zentzu batean edo bestean, aurretik aipatutakoak; adibidez, “erabakitzeko eskubidea”, “kontsulta-erreferenduma”, “aldebikotasuna” edo “gatazka politikoetan erabakiak hartzeko”. Ponentziako kideek adostu dute bere proposamenak abenduaren 29a baino lehen idatziko dituztela, eta urtarrilaren 13an deitutako bileran aztertuko dituztela horiek guztiak. Jone Berriozabal jeltzaleak goraipatu du “taldeek hartutako konpromisoa, bere ekarpenak idatziz egitekoa. Inork ez du ezetzik esan”. Berriozabalek espero du “legegintzaldia amaitzerako finkatuta izatea autogobernua eguneratzeko oinarriak”. Gogoeta hori partekatu du, baita ere, talde jeltzaleko bozeramaileak.
Joseba Egibarrek uste du euskal autogobernuaren egungo marko juridiko politikoa aldatzeko aukera, borondate politikoa eguneratzeko ariketa hori, zaila dela datozen hilabeteotan eratzea. “Ez da zaila asmatzea legegintzaldi honetan ez dela testu artikulatu bate gongo, ganbera honetan tramitatuko dena Estatutuaren erreforma batekin Gorte Orokorretan tramitatua izan dadin. Aukera hori ez da erreala legegintzaldi honetan, baina badugu aukera euskal autogobernuaren eguneratzearen oinarriak finkatzekoa, taldeek defenditzen ditut posizio politikoen eta posibilitateen barruan”, esan du.
EAJ-PNVko ordezkariak uste du Autogobernu Ponentziak balio behar duela gainontzeko taldeen iritzia jakitzeko, eta ondoren, eztabaidatu eta posizio propioak zein besteenak ezagutzeaz gain, dagokion eztabaidari bide emateko. “Gai izan beharra daukagu bat etortzeak eta bat ez etortzeak detektatzeko, euskal estatus politikoa aldatzerako orduan, gai izan gaitezen adostasunak eta desadostasunak detektatzeko”.
EH Bilduk kritikatu du autogobernu ponentzia “denborapasa” bat eta legegintzaldia xahutzeko estrategia bat dela. Kritika horiei erantzunez amaitu du Egibarrek; adierazi duenez, “normalean presaz diharduenak ez du gauza askorako ematen”. Gainera, zalantzan jarri du EH Bilduk egin ditzakeen ekarpenak gauzak argi uzterako orduan, generikoki aipatutako euskal bideaz haratago. “Presak ez dira bidelagun onak izaten eta eztabaidak bideorriz ixtea, faktore estrategikoak gehituz, ez da politikoki ponentzia bateko lanarekin bat egiten duen ariketa. Ez dago luzamendutan aritzeko estrategiarik”, bukatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15