Prentsa Aretoa
2015/10/05
Egibar: “Gutxieneko euskarriak daude borondate politikoarekin autodeterminazio eskubidean aurrera egiteko”
EAJko legebiltzar taldearen bozeramaileak eta GBBko presidenteak adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak erabilitako ‘foru nazioa‘ kontzeptua eta igande honetan erabili duen ‘borondatezko batasun atxikimendu librea‘, bi kontzeptu desberdinak direla, baina sakoneko eztabaida berari heltzeko”.
Joseba Egibar EAJko legebiltzar taldearen bozeramaileak eta GBBko presidenteak adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak erabilitako ‘foru nazioa’ kontzeptua eta igande honetan erabili duen ‘borondatezko batasun atxikimendu librea’, bi kontzeptu desberdinak direla, baina sakoneko eztabaida berari heltzeko”.
Egibarrek, Onda Vasca irratiaren elkarrizketa batean, nabarmendu du ‘euskal nazioaz’ hitz egiten ari dela, “bere historian eta foru lurraldeen eskubide historikoetan euskarriak dituelako. Horrela, bere ustez, “borondate politikoa izanda, euskarriak badira eszenatoki batera edo bestera transizioa garatzeko; beti kontuan hartuta motorra izan behar dela euskal gizarteak adierazitako borondate askea eta demokratikoa”.
Egibarren hitzetan, “arazoa da PPk eta PSOEk ez dutela borondate politikorik”. “Hortaz, Espainiaren batasunaz ari bagara, Espainia batuagoa izango da Estatuaren egituran dauden nazio desberdinek estatu horren kidea izateko, libre eta demokratikoki, erabakia hartzen badute”, azpimarratu du.
Horren harira, “nazio horien erabaki libreari buruz hitz egiten ari gara, eta kide izateko erabakia hartu ahal dute edo ez. Beste behin ere, autodeterminazio eskubideari buru hitz egiten ari gara”, amaitu du.
Ildo horretan, “PSOE eta PP etxeko-lanak eginda dituela esan du, proiektu espainiarra elkartuta daukate, estatuaren egituran oinarrituta; eta gure izaera nazionala Konstituzioan ez dugunok euskaldunok gara”. Halaber gaineratu du “ezinezkoa dela gutxieneko adostasunera heldu herri honen oinarrizko aberri eskubideen alde, zein bide hartu behar den, eta norabide horretan planteatutako helburuen gradualizazioa”. Horretarako denbora behar dela onartu eta gero, azken hamarkadetako estrategia politiko-militarraren ondorioz, “herri honetako politikaren egunerokoa baldintzatzen ari dela” esan du; eta Egibarrek azpimarratu du “gainditu beharreko lehen marra da Espainiako bi talde horien muga, eurek nazioa bat dutelako; eta momentuz aitortutako nazioa ez dugunok lan egin behar dugu estrategia bat landu beharko dugu gutxieneko horietan partekatzeko”.
PPren proposamenaren inguruan, Eusko Legebiltzarrean lantalde berri bat sortzeko ‘Askatasuna eta Bizikidetza’ izenarekin, ordezkari jeltzaleak onartu du “zoritxarrez PPk bere lekua aurkitzeko beharrari” erantzuten diola proposamen honek; izan ere, “gai honetan lehendik gainerako taldeekin parte hartzeko ahalegina ez zuen egin”.
Proposamen honen inguruan ematen ari diren adierazpenak direla eta, “ahaleginak benetakoak baino itxurazkoak dira”, bere ustez. “Nahiago nuke oker egitea eta denok mahai baten inguruan biltzea, izena ez baita garrantzitsuena”, esan du.
Ildo horretan, Egibar kexatu egin da alderdiek normalizazioan agertzen duten ‘gelditasunagatik eta blokeogatik’; baina, bere ustez, “zorionez Jaurlaritza Bakea eta Bizikidetzarako plan zehatz bat garatzen ari da”. Horrela, Eusko Legebiltzarrean hau azaldu du ezinezkoa dela alderdiek ez dutelako adostasuna agertzen, “iraganak lotzen dutelako”, esan du.
“Iragana begiratu behar da. Ez da bateragarria, hemendik aurrera, pertsona guztien giza-eskubideen alde egitea eta modu berean ez egitea iraganera begiratzean”, azaldu du Egibarrek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15