Prentsa Aretoa
2015/10/05
Egibar: “Marko berria lortzeko Herri honetan sinesten dugunok, Euskal Herria existitzen dela esaten dugunok eta erabakitzeko berezko eskubidea duela esaten dugunok, gutxieneko adostasuna lortu behar dugu”
“Baino ETAk izugarrizko pisua dauka ezker abertzalearen munduan politika egin ahal izateko” azpimarratu du Egibarrek.
GBBko presidente Joseba Egibarrek bakea eta elkarbizitza sendotzea jarri ditu alderdiaren helburu gisa. Hori batetik, eta bestetik, berriz, Euskal Herria sujeto politikoaren aitortzan oinarritutako marko juridiko-politiko berria lortzeko bidea aurkitzea, zeinetan erabakitzeko eskubideaz baliatzeko adostasuna lortu behar den. “Bi premisa horiek, herria eta erabakia, proiektuaren baitan daude, proiektuaren bizkar hezurra eta bihotza dira” adierazi du.
Bakea eta elkarbizitzari dagokiolarik, iraganak duen “pisu handia” nabarmendu du EAJ-PNVren bozeramale legebiltzarkideak. “Gaur egungo errelatoa ere hor daukagu, izan ere errelatoa egitea ez da iragan gertu edo urrutikoan gertatu dena aztertzea bakarrik” adierazi du, “azken lau urteotan izan ditugun jarrerak ere errelatoa osatzen dutela” nabarmendu du: “gertatu zen horretara nola gerturatzen den, nola kalifikatzen duen, hori guztia”.
Egibarren iritziz, “etorkizunari begiratzea errazagoa gertatzen da, esatea gutako bakoitzak eta guztiok errespetatuko ditugu giza eskubideak aurrerantzean, gaurdanik aurrera, hori esatea, iraganari begiratzea baino askoz errazagoa da”. Hori dela eta, esan du “iragan hori dela eta, ezker abertzaleari dagokionean, ETAk duela erantzukizun handiena – eskualda ezin daitekeena -, baita gaur ere, ETAk indarrean ez egon arren, izugarrizko pisua duelako ezker abertzalearengan politika egiterakoan”. “ETAk hartu behar du beregain gertatu denaren ardura eta ezin du preso guzti eta bakoitzari eskualdatu erantzukizun hori” adierazi du, “ETAk du erantzukizun guztia; eta ezker abertzaleak, berriz, bere erantzukizuna izango du, erantzukizun politikoa”-
Ondoren gogorarazi du “GALek 1982tik 1987ra jardun zuela eta 2003an, oraindik ere, PSOEren zuzendaritza Guadalajaran zebilela, eta urte batzuk geroago etorri zela GALen gaitzespena”.
“Bakoitzak izango dugu gure ardura, jakina, herri honetan gertatu denaz, baina ez berdinak, diferenteak, bakoitzak berea” esan du eta gainera “ariketa hori egin behar dela, egin beharra dagoela gutako bakoitzak eta taldeak ere, baina ardurak zuritu beharko direla”.
Normalizazio politikoari buruz, berriz, argi esan du konbentzituta dagoela “erabakitzeko eskubidean oinarritutako marko juridiko politiko berria nahi badugu, “Herri honetan sinesten dugunok, herri hau existitzen dela esaten dugunok eta erabakitzeko berezko eskubidea duela esaten dugunok gutxieneko adostasun bat lortu beharra daukagula ibilbidea egin ahal izateko”. Baina hori iristeko “etxekolanak” egin behar direla esan du. Segidan esan du, ezker abertzalea bidean galduta ikusten duela, ETAren pisua oraindik izugarria delako: “etorkizunari begira esan dute “Indarkeriarik ez, indarkeriaren bidea da azkena, bide txarra da”; beraz, “ondorioztatu daiteke iraganean ere bide hori erabili dutenak bide txarra hartu zutela baina kontua da bide hori erabili zutenak kartzelan daudela” adierazi du. “Eta horrek izugarrizko pisua dauka ezker abertzalearen munduan politika egin ahal izateko”.
EHBilduk iragarri duen Kontsulta Legea dela eta, “ezin daiteke fribolizatu” erantsi du, ez dagoela ondo “esatea edozein gauzetarako balioko duenik”. “Zertaz ari gara? Herri honen etorkizuna bermatuko duen erabakitzeko prozesu bati buruz ari gara” nabarmendu du. “Eta guk proiektu oso bat aurkeztu nahi diogu herri honi” esan du “eredu sozial eta proiektu ekonomiko bat barne dituena”. Berak azaldu duenez, hortxe justu ezker abertzaleak ez du “EAJ-PNV bidelagun eduki nahi” gaur egungo euskal eredua PNVrena dela konturatzen delako, PNVk herritarrekin batera azken hamarkadetan eraiki duena delako eta nahiz eta hobetzeko modukoa izan, ez du beste alternatibarik.
PSOEren eredu federalak “Espainaren batasuna mejoratu nahi duela” ohartarazi ondoren “bide horretan ez gara sartuko, ez gaituzte aurkituko” esan du. “Nazio eredua eta gizarte eredua erkatzea izan da eta da, PNVren helburua, eta bide horretan aurrera egin nahi badugu, gutxieneko adostasun horiek lortu behar genituzke”. “Zenbat denbora eramango digu horrek? Ez dakit hilabete, edo urtebete, behar dena” erantsi du.
Joseba Egibarrek Lasarte-Oriako batzokiaren 25.urteurren ospakizunean parte hartu du; bertan Joxe Ramon Gerrikagoitia eta Kalixto Maritxalar alderdikideak omendu dituzte. Berarekin batera egon dira, aldi berean, Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako hautagi diren Joseba Agirretxea, Mª Eugenia Iparragirre, Estitxu Alkorta, Bitoriano Gallastegi, Imanol Querejeta, Maria Luisa Ustarroz eta Nere Zubizarreta.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15