Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/25

Iturrate: “Euskal nortasun nazionala eta aldebikotasuna bere baitan hartzen ditu foru nazioaren kontzeptuak”

EAJko ordezkariak adierazi duenez, Urkullu lehendakariak Politika Orokorreko Bilkuran erabilitako ‘foru nazionala‘ kontzeptua ez da berria, baizik eta alderdi jeltzaleak defenditutako proiektuen ‘irudi berria‘ da; horretan, Euskal Herriko ‘nortasun nazional‘ baten aitorpenaren alde egiten du, baita ere ‘aldebikotasunaren alde‘ Euskadi-Espainia harremanetan.

rss Ezagutzera eman
Iturrate: “Euskal nortasun nazionala eta aldebikotasuna bere baitan hartzen ditu foru nazioaren kontzeptuak”

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak eta Legebiltzarreko bigarren idazkariak esan du, Egun On Euskadi ETB-1eko saioan, kontzeptu hau erabiltzeko orduan, lehendakariak planteatu nahi izan zituela alderdi batzuek gure autogobernua berritzeko apustuan dauden ‘arazo larriak’ ustezko Konstituzioaren aldaketaren bidez.   

“Alderdi batzuek Konstituzioaren ustezko aldaketan oinarritzen dute gure autogobernuaren berritzea edo handitzea; eta lehendakariak mahai gainean jarri nahi izan zituen horretarako diren arazo handiak. Guk zalantza handia daukagu prozedura horretan Estatuan kontsentsu oso handia behar delako, eta epe ertainean, ez dugu hori oso argi ikusten”, esan du.

Bere ustez, “borondate politikoa eta euskarri legala badaude, Konstituzioa aldatzeko aitzakiarik ez da egon behar, ezta sakontzeko efo gure autogobernua handitzeko ere”.

EAJko ordezkariak adierazi duenez, Urkulluk azaldu nahi izan zuen egungo legedian eta Konstituzioaren xedapen gehigarrian badirela ‘nolanahiko euskarriak’ euskal autogobernua aurrera egiteko. Bere unean, guk ibilbide baten alde egin genuen, eta, bide horrek beharrezko euskarriak ematen dizkigu autogobernua gaurkotzeko”.

Ildo horretan, ‘nazio forala’ kontzeptua bi ardatzetan datzala errepikatu du, hau da; batetik, Euskal Herriko nortasun nazionalaren aitorpena; eta, bestetik, Estatuarekin aldebikotasuna.