Prentsa Aretoa
2015/09/24
Egibar: “Gobernu baten ibilbide sendoa baieztatu da, eta euskal gizarteari eskertu dio bere esfortzu, konpromiso eta itxaropena”
EAJko legebiltzar-taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez, orain arte eginiko lana sendotzeko beste bultzada bat behar da, legealdiaren azken urtean aurrera egiteko Jaurlaritzaren ardatz nagusietan: ekonomia eta enplegua berpiztea, Bakea eta bizikidetza, eta Euskadiko autogobernua.
Joseba Egibarrek Iñigo Urkullu lehendakariaren goizeko hitzaldia baloratu du Politika Orokorreko Bilkuran, eta, bere ustez, egungo legealdiaren hasieratik gobernu baten ibilbide sendoa agertu du Jaurlaritzaren hiru ardatz nagusietan aurrera egiteko: ekonomia berpiztu eta zerbitzu publikoen kalitateari eustea; Bakea eta Bizikidetza; eta Euskadiko autogobernua.
Legebiltzarrean eginiko prentsaurrekoan, ordezkari jeltzaleak Urkullu lehendakariaren hitzaldia bi zatitan laburbildu du. Batetik, Jaurlaritzaren zuriketa gaurkotua izan dela esan du, sail bakoitza banan-banan azaltzeko.
Bestetik, Egibarrek Eusko Legebiltzarrarekin Jaurlaritzarekin baino lotura handiagoa duten gaiak erakarri ditu lehendakariaren interbentzioa azaltzeko; adibidez, Bakea eta Bizikidetzarako Lantaldea.
Egibarren hitzetan, Bakea eta Bizikidetzarako ponentzia nahiz eta aurrera ez egin, kontaketa egiten jarraitzen du. “Orainaldian ere kontaketa egiten da. Esparru honetan lege egon ez arren, Jaurlaritzak plangintza bat badauka, hots, Bakea eta Bizikidetzarako garatzen ari den plana. Legebiltzarrean egiten denarekin alderatuta, taldeen artean akordiorik lortu gabe, orainaldian kontaketa bat egiten ari gara”, adierazi du.
Ildo horretan, Egibarrek errepikatu du gobernu sendo baten ibilbidea baieztatu dela. “Tinko ari da lanean eta euskal gizarteari eskertu nahi izan dio bere esfortzu, konpromiso eta itxaropena, Jaurlaritzaren hiru ardatz horietan aurrera egiteko; hori dela eta, Egibarrek nabarmendu du orain arte egindako lana sendotzea beharrezkoa izango dela “legealdiaren azken urtean ibilbide horretan aurrera egiteko xedearekin”.
Joseba Egibarrek defendatu du ETAren amaiera gauzatzeko Espainiako Gobernuaren ‘garaitasun, aldebakartasun eta zuhurtzi txikiagoa’ behar dela, baina, halaber, kritikatu du armak utzi eta lau urtetara “ETAk oraindik ez duela zehaztu armagabetze horren erabakia eta baieztapenaren protokoloa. Okerrago egin ahal da?, galdetu du esker abertzalearen aldetik erantzuna jasotzeko.
Ordezkari jeltzaleak defendatu du ETAk “erantzukizun transferiezina” duela, baina argudiatu duenez, Euskadin “gauza oso larriak” gertatu dira 60 eta 80 hamarkada bitartean. Horren harira, “GAL eta Batallon Vasco-español inguruko egi osoa ez dakigu, bietan biktimak daudelako aitortu gabe”, kritikatu du.
Era berean, beste biktima batzuk aitortua izan direla deitoratu du, baina, “kalte-ordaina ukatu diete”; horregatik, Egibarrek uste du errealitate hori aurrez aurre ipini behar dela.
Autogobernuaren inguruan, Egibarrek Gizarte Segurantzaren transferentzia berriro eskatu du, eta Gernikako estatutuan sinesten dutenei betetzea eskatu die. “Inork ez digu fabore bat egin transferentzia izanez gero, hondamena izango zela esatean. Argudio hori alboratu behar da. Euskadiko jubilatuei esan behar zaie inork ez diela ezer zor, pentsioa euren kotizazioaren ondorioz delako”, ziurtatu du.
EAJ-PNVren ustez, transferentzia hori ez ematea “argudio politikoa” da, eta “Espainiako erakundeak beldur dira euskal administrazioek pertsonekin lotura zuzena izanagatik”, amaitu du Egibarrek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15