Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/05/04

EAJ-PNV: “Lege berriak ez du etxebizitza arazoa konponduko”

Etxebizitzaren lege-proposamena aztertzeko Ponentziak gaur amaitu ditu lanak Eusko Legebiltzarrean, eta, aurreikuspenen arabera, EH Bilduk, PSE-EEk eta UPyDk onartutako legea hilaren 28ko osoko bilkuran onartuko da behin betiko.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV: “Lege berriak ez du etxebizitza arazoa konponduko”

ARGAZKIA JAITSI

Norberto Aldaiturriaga eta Amaia Arregi legebiltzarkide  jeltzaleek ohartarazi dute “lege txarra izango dela ez duelako etxebizitzaren arazoa konponduko”. Salatu dute “EH Bildu, PSE-EE eta UPyDren kezka bakarra izan dela legearen txostena hauteskunde aurretik onartzea, eta ez etxebizitzaren arazoa konpontzea”. Jeltzaleek adierazi dutenez, “ikuspegi orokorra” faltatu zaie beste hiru alderdiei. Izan ere, “kea saldu besterik” ez dute egin hauteskundeetarako hiru aste falta diren honetan.

Aldaiturriahgak eta Arregik txostenaren aurka zergatik egin duten zehaztu dute. Hasteko, etxebizitza eskubideari dagokionez, adierazi dute EAJ-PNV txostenean jasotzen dena baino “haratago” doala, eskubide hau ez duelako mugatzen 39.000 euro irabazten dutenengan. Horrez gain, gogoratu dute eskubide subjektibo hau dagoeneko bermatzen dela Etxebizitzarako Laguntza Osagarriaren bidez (PCV).

Etxebizitza hutsak merkaturatzeko, jeltzaleek jabeei pizgarriak ematearen alde egiten dute, inoiz ere isunak jarri eta desjabetzeak eginez. Horri lotuta, gainera, ohartarazi dute EH Bildu, PSE-EE eta UPyDren txostenak ez dituela Euskadiko erakundeak errespetatzen. Izan ere, etxebizitza hutsei kanona kobratzea proposatzen dute, eta eskumen hori udaletxeena da. Salatu dute horri buruzko iritzirik ez dietela eskatu Udal eta Aldundiei.

Hori guztia gutxi balitz, Aldaiturriagak eta Arregik jakinarazi dute oraindik ere zehazteke dagoela legeak izango lukeen eragin ekonomikoa. Azaldu dute badirela estimazio batzuk, 10 urtetan 715eko gastua izango lukeela diotenak. Baina ezer argirik ez, eta zifra hori betetzea aski zaila izango litzateke. Horrekin guztiarekin, aurreratu dute Osoko Bilkurak onartuko duen Legea betetzea ia ezinezkoa izango dela daukan edukiarengatik, eragin ekonomikoa zehazteke dagoelako eta ez dagoela denborarik. “Kontua ez da lege hau ezkerrekoa ala eskuinekoa den; ez eta lege aurrerakoia edo kontserbadorea den. Kontua da lege hau txarra dela eta ez duela etxebizitzaren arazoa konponduko”, ondorioztatu dute.