Prentsa Aretoa
2014/12/11
Egibar: “Ezker abertzalearen hitzaldia ez da koherentea, ezta sinesgarria ere”
EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, salatu egin du ezker abertzaleak aurrekontuen negoziazioan izandako jarrera. “Errealitatetik kanpo dauden baldintzak jartzen dituzte aurrekontuetan adostasunak lortzeko, baina gero baldintza horiek ez dituzte Gipuzkoan betetzen. Beraien hitzaldia ez da koherentea, ezta sinesgarria ere”, argudiatu du.
Azaldu du ezker abertzaleak hilabeteak daramatzala adostasunak lortu nahi dituela esaten, baina hori lortzeko murrizketarik gabeko aurrekontuak beharko liratekeela. “Horixe bera nahiko genuke, baina diru sarrerak mugatuak dira eta muga handiak daude defizita eta zorpetzeko ahalmenean”, argitu du. Hala ere, nabarmendu du Urkulluren Exekutiboak ahalegin ikaragarria egin duela Ongizate Sistema, Hezkuntza eta Osasunera bideratutako aurrekontuak mantentzeko. “Hiru lehentasun nagusi dira, pertsonak direlako Gobernu honen helburu”, erantsi du.
Ezker abertzalearen “seriotasun eza” salatu du bozeramaile jeltzaleak, aurrekontuen negoziazioa ia ezinezko egin duelako. “Eskatu eta eskatu egiten du, baina ez du argitzen nondik kenduko lukeen dirua”, zehaztu du. EH Bilduk aurkeztutako osoko emendakina eta emendakin partzialak aztertu ostean frogatu egin du ezker abertzalearen proposamena “errealitatetik kanpo dagoela, filosofia hutsa” dela. Izan ere, Abiadura Handiko Trena eraikitzeko 350 milioi erabiltzea proposatzen du, badakitenean diru hori proiektu zehatza egiteko dela eta desagertu egingo litzatekeela obra geldituz gero. Horrez gain, deitoratu egin du ezker abertzaleak Ertzaintza, Osasuna eta Industriarako proposatu dituen murrizketak. Beste behin ere, industria sariaren alde egiteko eskatu dio ezker abertzaleari, eta babes ditzala enpresak. “Gipuzkoan milaka lantegi daude, baina bizkar ematen diezue eta zuen enpresak bakarrik babesten dituzue eskualdeetako agentzien eskutik. Gainerakoak mafia direla esaten duzue. Ahaztu egiten zaizue aberastasun iturri direla, eta %90 enpresa txiki eta ertainak direla”, esan du.
Egibarrek “koherentzia eza” egotzi dio ezker abertzaleari, eta baita kontraesanetan erortzea ere, oposizioan dagoenean gauza bat defendatzen duelako, eta boterean dagoenean, kontrakoa egiten duelako. Fiskalitatearen adibidea jarri du: “Zein da Gipuzkoako eredu alternatiboa? Uste dut parekotasun handia dagoela Helena Franco eta Ricardo Gatzagaetxeberriaren artean. Berdin pentsatzen dute eta berdin jokatzen dute aurrekontuetan zorroztasun eta diziplinari dagokionean”, gehitu du.
Gipuzkoatik haratago joan da bozeramaile jeltzalearen kritika. Izan ere, gogoratu du ezker abertzalea Euskadiko babes sistemaren defendatzaile sutsu bezala agertzen dela azken aldian, baina sistema hori eraikitzeko ez duela “ezer ere” egin 20 urtetan. “Ezker abertzaleak ez du behin ere babestu Diru Sarrerak Bermatzeko Legea, Eskubideen Eskutitza edota egungo babes sistema, bere ustez borroka ezberdinen uztarketa Legebiltzar honetatik kanpo zegoelako”, argudiatu du.
Burukideak ondorioztatu du oinarrizko arazoa EAJren ereduaren eta ezker abertzalearen eredu ezaren arteko talkan kokatzen dela. “Herri hau eta bere interesak defendatu behar zen guztietan huts egin duzue. Beste borroka batzuetan izan zarete, eta ez duzue eredu alternatiborik. Baina ez dizuegu utziko Euskadi irteerarik gabeko kalezuloetan sartzen. Hankan lurrean ditugu, eta lanean tinko jarraituko dugu, azken hiru hamarkadetan egin dugun bezala”, azaldu du.
Aurrekontuen proiektuak aurrera jarraitzen du, EH Bilduk eta UPyK aurkeztutako osoko emendakinek nahikoa babesik jaso ez dutelako. Aurreikuspenen arabera, aurrekontuak hilaren 23ko Bilduran onartuko dira.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15