Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/03

"Aurrekontuek bermatu egiten dituzte herritarren oinarrizko beharrak; ongizatea eta gizartearen kohesioa babesten dira"

Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak “errealitate ekonomiko-finantzierotik at" egotea egotzi dio EH Bilduri, errealitatetik kanpo dauden diru iturriak aipatzeagatik.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

EAJ Legebiltzarkide Taldearen izenean, Josune Gorospe legebiltzarkideak babestu egin du Eusko Jaurlaritzak datorren urterako aurkeztu duen aurrekontuen proiektua. Jakinarazi du, Iñigo Urkulluren Gobernuak berretsi egiten duela herritarren oinarrizko beharrak bermatzearen konpromisoa, bai eta ongizatea eta gizartea babeste ere. Izan ere, azken aurrekontuekin alderatuta, gastuek gora egiten dute 423 milioietan (%4,1). Hori ikusita, ondorioztatu du EH Bildu “oker dabilela” murrizketak aipatzen dituenean, gizarte babeserako politiketan murrizketa bat bera ere ematen ez delako.

Bere ustetan, EH Bildu “gezurretan” ari da aurrekontuak murriztaileak direla dioenean. Eta, hori frogatzeko, gizarte politiketara bideratutako zenbait partida jarri ditu adibide gisa: Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Osakidetzako Programa-Kontratua. Ildo horretan, gogoratu du Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak %11,5eko gorakada izan duela iazko aurrekontuarekin alderatuz gero. Bi dira arrazoi nagusiak: Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta mantentzea eta Etxebizitzarako Laguntza Osagarrria, 461 milioirekin.

“Uko egingo ez diegun oinarrizko bi politika dira. Eta ahalegin handia egin da biak mantentzeko argi daukagulako legeak aurreikusten dituen bi eskubide direla.  Horrek ez du esan nahi, inondik inora, Enplegua, Hezkuntza eta Osasuna kaltetuak izango direnik”, nabarmendu du.

Gorospe gizarte izaera daukaten politiken alde egin den apustuaz ere mintzatu da, zorraren amortizazioa kontutan hartu gabe, gastu osoaren %75,1 suposatzen dutelako.

Osasun departamentuari erreparatuta, azaldu du %1,1eko gorakada dagoela Osakidetzako Kontratu-Programaren ondorioz. Programa honek  Departamentuaren aurrekontuaren %74 suposatzen du. “EH Bildu errealitatetik kanpo dagoela frogatzen du osasun kontzertatua murriztea eta galdutako enplegua berreskuratzea eskatzen duenean, esan du. Eta argudiatu du aurrekontuak hobekuntzak aurreikusten dituela “Lan Publikoen Eskaintzei dagokienez eta baita osasun publikoa hobetzeko beste zenbait eremutan” eta, horri esker, “gure osasun sistemak hobetzen jarraitu ahal izango du inongo murrizketarik gabe”.

Gorospek jakinarazi du EH Bilduk 600 milioitik gorako gorakada proposatzen duela zenbait politiketarako, besteak beste, “gizarte politikak, hezkuntza, garapen lankidetza, berdintasuna, pentsioak eta euskarara indartzeko”. Baina hori “zilipurdiak eginez” proposatzen duela ez duelako zehazten zenbat kostatuko liratekeen politika horietako bakoitza indartzea. Gainera, deitoratu egin du, kalkuluak ondo ateratzeko, EH Bilduk Abiadura Handiko Trenaren proiektuarentzat gordeak dauden 350 milioi kontutan hartzen dituela eta finantziazio hori, ondo dakiten bezala, kanpotik finantzatzen da. “350 milioi horiek zerutik eroriko balitzaizkie bezala jarduten dute, diru sarrera horiek inodik inora kontutan hartu gabe”, ondorioztatu du. “Abiadura Handiko Trena ordaintzeko dirua  ezin da beste helburu batzuetarako erabili. EH Bildu kondo daki hori, gaur goizean bozeramaileak argi utzi duen bezala, emendakinak aurkeztu dituenean”, erantsi du.

EH Bilduk aipatu duen pentsioen kontuari buruz ere hitz egin du Gorospek, kontu hau Euskadiren eskumenetatik kanpo dagoela azpimarratzeko. (Espainiako Gizarte-Segurantzaren ardura da). “Ez dugu Estatuak ordaindu behar duena gure gain hartuko, EH Bilduk hala nahi izan arren”, adierazi du.

Gorosperen ustetan, EH Bilduren eskariak onartzea “ihes egitea” litzateke, diru sarrerak mugatuak direla onartzea izango litzatekeelako. Proposamen horiek Gobernuaren proiektu ekonomikoan txertatzea “utzikeria” litzateke existitzen ez diren diru sarrerak aipatzen direlako eta ezingo litzatekeelako aurrekontuari bide eman.

Argi esan du EAJk ez daukala beldur eszenikorik EH Bildurekin adostasun ekonomiko edo bestelako akordioetara ailegatzeko. “Baina, inondik inora, ez dugu finantza errealitatetik kanpo dagoen proposamenik onartuko. Ezin dugu onartu Gobernuak aurreikusitako proiektuei uko egitea edota zilipurdiak eginez existitzen ez diren diru sarrak kontutan hartzea”, amaitu du.